Udako Ikastaroak :: Musika, Pedagogia
Baga, biga, higa: Euskal kantugintza.
Baga, biga, higa ikastaroak euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena ditu helburu. Multimedia formatuko baliabideak erabiliz eta zuzenean emaniko kantuen bidez euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio ikasleari, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Musikariak izango gara hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.
Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (21. mendea) –euskarririk gabeko aro modernoa- jorratu ditugu.
Umetan Lugarri taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen; gaztetxotan erromeriatan aritu zen Zabaleta Band taldearekin, gitarra jole izan zen Mikel Urdangarinen lehen bi diskoetan eta 2000. urtetik KenZazpi taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konposatzailea da. Fisikan eta Injeniaritzan lizentziatua, hamarkada batez irakasle lanetan aritu da DBHn eta DBHOn. “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen HUHEZIn. Gaur egun musikari emana bizi da.
Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten, jendaurreko saioak eskainiz. 1989an grabatu zuen lehen maketa, 1991n lehen diskoa (Eta etorri egin zait...), eta ordutik beste zortzi disko eta zuzeneko hainbat ikuskizun sortu ditu Pako Aristi idazlearekin batera. Kantaldietan bakarrik ez, uhinetan ere entzun dugu haren ahotsa, Herri Irratian esatari aritu baita 16 urtez, eta gaur egun Euskadi Irratian Kaja Beltza irratsaioa zuzentzen du.
Sei ataletan banatu dugu euskal musikaren historia:
Uztailak 10:
Uztailak 11:
Uztailak 12:
Ikusentzunezko materialaren bidez, bai eta gitarraren laguntzarekin zuzenean kantaturiko kantuen bidez
Euskal kantagintzarekiko zaletasuna duen edonori, bai eta Euskal Kantagintzaren historiaren argazki osoatu bat jaso nahi duen edonori.