Udako Ikastaroak :: Literatura, Pedagogia

Euskal Haur Literaturaz zer dakigu?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 30a

Sistema oso bat sortu da euskal haur literaturen inguruan, azken hogeita hamar urteotan: idazleak, obra originalak, itzultzaileak, itzulpenak, argitaletxeak, generoak, bildumak, irudigileak, elkarteak, liburutegietako txoko bereziak, aldizkariak, irakurle-klubak, irakurketa-gidak, web gune interesgarriak, sariak, lehiaketak …

Sistema hori ezagutu ahala, berorri jarraitzeko bideak eskainiko ditugu, haurrak eta liburuak oinarri direla: Zer dago? Non? Nork egina? Nola? Zertarako?

Irakaslea

Helburuak

  • Gaurko Euskal Haur Literatura hobeto ezagutzeko eta jarraitzeko bideak ezagutzea.
  • Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea euskaraz, liburuak lagun direlarik.

Edukiak

  1. Zeri deitzen diogu Haur Literatura?
  2. Euskal Haur Literaturaren ikuspegi orokor bat.
  3. Ipuingintzaren ezaugarri bila. Azpigeneroak.
  4. Poesiara hurbiltzen.
  5. Antzerki pixka bat.
  6. Irudiak eta letrak kontu-kontari. Album Ilustratuak.
  7. Zer egin liburuekin? Irakurketa isiletik irakurketa ozenera. Proposamen praktikoak
  8. Nola baloratu liburu bat? Nola egin iruzkin bat?
  9. Link interesgarriak eta bibliografia gaurkotua, inor ez galtzeko informazioaren ozeanoan.

Metodologia

Liburuak bitarteko direlarik, praktikatik teoriara salto eginez arituko gara, informazioa norberaren galbahetik pasatuz eta haur literaturaren oinarrizko ezaugarriak berrindartuz: emozioa, ilusioa, komunikazioa, magia.

Nori zuzendua

Haurrekin harreman zuzena dutenentzat: gurasoak, irakasleak, liburuzainak, zaintzaileak, begiraleak, Haur Hezkuntzako ikasleak, kultur-dinamizatzaileak…

Haur literatura gustuko dutenentzat.

Haur literatura hobeto ezagutu nahi duen ororentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.