Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia
Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da. Desgaitasunen bat (bai fisiko bai intelektuala) duten pertsonek, gainerakoek bezala, sexuatuak (emakume edo gizon) izateko modu berezia dute, baita bizitzeko eta adierazteko ere.
Gure gizartean, hala ere, ez diogu beraien sexualitateari merezi duen garrantzia ematen. Aurreiritzitik hurbiltzen gara errealitate honetara.
Pertsona hauekin bizi direnek edo lan egiten dutenek kontutan hartu behar lukete haien sexualitatea modu baikor eta zabalez artatzea zein garrantzitsua den.
Gizarte langintzan diplomatua eta Sexologian masterra. EMAIZE Sexologia Zentroan dihardu lanean
Soziologian lizentziatua eta Sexologian masterra. EMAIZE Sexologia Zentroan dihardu lanean
Teoriko – Praktikoa. Dinamika partehartzaileen bidez landuko dira gaiak. Sentsibilizaziorako hainbat dinamika egingo ditugu.
Desgaitasuna duten pertsonekin bizi edo lan egiten dutenei.
Hezkuntzan lan egiten dutenei edo hezkuntza arloan ikasten dutenei