Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Iraultzaileak hezten: hezkuntza aldaketa sozialerako tresna gisa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 8a

IKASTAROA BETE EGIN DA (2012-06-11). Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Eskola eta Hezkuntza sozializazio agente eta agente politiko gisa hausnartzea ezinbestekoa dugu gaur egungo sistema kapitalista neoliberalaren logikan betetzen duen papera aztertzeko. Abiapuntu honetatik, hezkuntza aldaketa sozialerako tresna izan daitekeela ondoriozta dezakegu: kritikotasuna, ingurugiroarekiko errespetua, kontzientzia feminista eta bestelako baloreetan oinarritzen den hezkuntza ereduak eta alternatibak hausnartuz, ikasiz, edo/eta imaginatuz.

Irakasleak

  • Tania Martinez Portugal

    Politologo eta gizarte-ikertzailea. Glasgow Unibersity eta University of the West of Scottland-en ibili zen Spanish lecturer gisa. Ikasketen urte bat Italiako Bolognako Unibertsitatean eman zuen, eta hortxe hasi zitzaion gaurko irakaskuntzaren inguruko ardura eta teoria libertarioaren inguruko interesa.

  • Gorka Torre

Helburuak

  • Hezkuntzaren izaera politikoa nabarmendu eta identifikatzeko tresnak eskaini.
  • Izaera kritikoa duten pertsonak hezteko tresnak jorratu.
  • Heziketa eredu alternatiboak aztertu eta gure ingurugirora moldatzeko aukerak landu.
  • Orokorrean, gure hezkuntza ereduaren hausnarketa kolektiboa gauzatu.

Edukiak

  • Hezkuntza sistemarekiko (eta sistema soziopolitikoarekiko) ikuspegi kritikoa Pedagogia libertarioaren oinarrietatik.
  • Hezkuntza sistemaren gaurkotasuna eta esperientzia libertarioak.
  • Hezkuntza prozesu ideala izango lituzkeen ezaugarriak.

Metodologia

Ikastaroa teorikoa eta parte hartzailea izango da. Gaiak ikus-entzunezko estimuluen bidez jorratuko dira hala nola eztabaida gidatuaren bidez.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori: gurasoak, unibertsitateko ikasleak, irakasleak, hezitzaileak...

Egitaraua

2012-07-16
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Ikastaroaren nondik norakoak eta parte artzaileen aurkezpena: Jakintza kolektiboaren printzipioak.

10:00-13:00

Hezkuntza, sistemaren legitimazioa eta betikotasunerako tresna: Eredu industriala eta Merkatu eredua.

15:00-17:00

Hezkuntza, aldaketa sozialerako tresna:

  • Pedagogia libertarioak: Printzipioak eta Teoria soziopolitikoak.
  • Baloreen transmisioa Pedagogia Libertarioan.
2012-07-17
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:00

Talde lana:

  • Autogestio pedagogikoa eta antiautoritarismoa.
  • Heziketa integrala.
  • Unibertso tematikoa.
12:00-13:00

Teoriatik errealitatera: Escoles en Lliuta, Paideia eta Bizi-toki.

15:00-17:00

Gure ereduak eraikitzen: Hezkuntza formala, ez-formala, eta informala.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)