Udako Ikastaroak :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia
IKASTAROA BETE EGIN DA. Hala ere, eman izena, itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 80 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Biologiako ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, bost egun (uztailaren 16tik 20ra) emanen ditugu Pirinioetako bazterrak miatzen, egunero leku eta gai desberdin baten inguruan.
Biologian doktorea, UPV/EHUko biologia irakaslea eta UEUkidea.
Biologoa, EGA wildlife consulting-eko teknikaria.
Biologian doktorea, Paueko eta Aturriko Herrietako unibertsitateko irakaslea.
Biologian doktorea, EHUko ekologia irakaslea eta UEUkidea.
Biologoa, basozaina (Nafarroako Gobernua) eta UEUkidea.
Biologian doktoregai, Instituto Pirenaico de Ecología-CSIC zentruko ikerlaria eta UEUkidea.
Biologian doktoregaia,Instituto Pirenaico de Ecología-CSIC zentruko ikerlaria, UEUkidea.
Biologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta UEUkidea.
Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz bertaratuko garelarik: Bertiz, Lizara-Bisaurin, Somport-Canal Roya, Bujaruelo, Ordesa. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan zentso-metodoak esperimentatuko ditugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.
Mendiko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako ikasle edo lizentziatuak. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai mendian ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko mendiko materiala eramatea (botak, zira, arropa aproposa, prismatikoak...).
Itxaron zerrenda
Ohar garrantzitsua: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatu eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.