Udako Ikastaroak :: Nekazaritza zientziak, Ekologia
Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Unibertsitatean oraindik Agroekologiaren ikasketak urri dira. Euskal Herriko nekazaritza sektorean, ereduei buruzko eztabaida puri-purian den honetan, unibertsitateak –euskaldunak- gaiari heltzeko tenorea heldu delakoan.
Euskal Herri mailako azterketak, erronkak eta ondorioak lantzen hasteko unea dela deritzogu, eta horregatik uda honetan Baionan abiatu, eta aurrera begira Agroekologia eta Elikadura burujabetzari buruz jarduteko esparrua sortu.
EHNE Bizkaiko zuzendaritzako kidea.
Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea.
Mixel Berhokoirigoin euskal Wikipedian.
Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.
agroekologia.org taldeko kidea eta UEUkidea.
Mundu mailako agroekologian aditua.
Aurkezpenen ondotik talde mailako eztabaida sustatuko da. Baserritar jakinduria, nekazaritzako teknikarien jardunarekin batera uztartuko da. Mahainguru parte hartzaileak bultzatuko dira. Ikusentzunezkoak ere landuko dira.
Nekazaritzarekin harreman dutenei: ekoizleak, kontsumitzaileak. Nekazaritza eta agronomiaren inguruko ikasleei (Lanbide heziketa, nekazal eskolak, ingeniaritza). Elikadura burujabetzaren inguruan lanean ari diren mugimendu sozialetako kideei eta, oro har, interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Ikastaroaren aurkezpena. |
|
10:00-12:00 |
Nekazaritza eta globalizazioa aurrez aurre. Elikadura burujabetzaren aldeko borroka munduan. |
|
12:00-13:00 |
Kuba, iraultza agroekologikoa. |
|
15:00-17:00 |
Agroekologia Euskal Herrian.Ondasunak: lurra, haziak, ura, autonomia. Alternatibak eraikitzen. Tailer parte hartzailea. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Nekazaritza iraunkorraren oinarriak. |
|
10:00-11:00 |
Lorearen metodologia. |
|
11:00-13:00 |
Ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorrak Euskal Herrian.Esperientziak: Nekasarea, AMAP, Basherriak, Idoki... |
|
15:00-17:00 |
Irteera: Itsasu, bertako etxaldeetara bisita eta laborariekin solasaldia. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
'Campesina a campesina' metodologiaren aurkezpena. |
|
11:00-13:00 |
Maha ingurua: Euskal Herriko nekazaritzaren erronkak, ikerketa, formazioa, ikasketak, garapena...
|
|
13:30-17:00 |
Bazkaria: tokiko ekoizpenak.Kalostrape ostatuan. |