Udako Ikastaroak :: Osasuna
Ikastaro honi 10 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Euskal biztanleriaren heren batek probatu du noizbait kannabisa. Gainera, eguneroko kontsumo-tasak nabarmenki handitu dira azken urteetan. Kontsumo “ludikoa” edo “esperimentala” ohikoena bada ere, gero eta jende gehiago kannabisa kontsumitzen hasia da zenbait osasun arazoak arintzeko. Testuinguru honetan ezinbestekoa da, alde batetik kannabisak osasunerako dituen eraginak jakitea eta beste aldetik ere bere erabilpen terapeutikoak aztertzea.
Medikuntzan doktorea, EHUko farmakologia irakaslea, ikertzailea, UEUkidea.
Azalpen teorikoak eta ebidentzien inguruko eztabaida.
Kannabisaren inguruan interesa duen edonori (erabiltzaileak, osasun-profesionalak, hezitzaileak, drogen inguruan lan egiten duten elkarteak...)