Udako Ikastaroak :: Filosofia
Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Joxe Azurmendik euskaraz idazteko hautua egin zuen. Eta hala, bere lan nagusiak euskaraz idatzi ditu, bere pentsamenduaren ezagutza euskal mundura murriztuz. Bere pentsamenduaren indarra eta garrantzia ezagutzen duen edonorentzat eztabaidaezinak dira. Baina hala eta guztiz ere, ezin esan EHn bere pentsamendua ezagutzen denik. Kanpoko autore eta pentsalariak irakurtzen eta goratzen dihardugu bertoko handi bati merezi duen lekua aitortu gabe jarraitzen dugun bitartean. Ikastaro honekin, Joxe Azurmendiren pentsamendua ikuspuntu partzialetatik haratago, bere zabaltasunean ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu. Bere indar, garrantzi eta arantza guztiekin.
Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.
Ohorezko euskaltzaina eta historialaria
Soziologian doktorea, Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua.
Medikua eta euskal idazlea.
Idazlea eta editorea.
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.
Filosofian, eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan (Universitat de Barcelonan) lizentziatua.
Euskal Filologian doktorea. Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Kazetaria eta Soziologoa.
Filosofian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Filosofiak Doktorea. EHUko irakaslea, Humboldten pentsamendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana luze ikertu du. Berriki argitaratu du Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (2018) liburua.
Filosofian doktorea eta irakaslea. UEUkidea.
Joxeren pentsamenduaren barruan: -marxismoa, ezker berria, gizaberea, hizkuntzaren garrantzia, erlatibismoa, bizitzaren zentzua, baliore berrien bilaketa, etab.
Txosten bat banatuko zaie bi aste aurretik ikastaroan parte hartuko duten guztiei. Bertan, Azurmendiren liburuetatik aukeratutako pasarteak eta zitak egongo dira, aldez aurretik gaiarekin trebatu gaitezen.
Hiru egun horietan hitzaldiek hartuko dute tarterik handiena, nahiz eta galdera, proposamen eta eztabaida posibleei ez diegun aterik ixten.
Filosofian interesa duen edonori, ez da jakintza berezirik behar ikastaroan parte hartzeko.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena. |
|
09:30-10:00 |
Sarrera. Azurmendiren hastapenak: testuingurua. |
|
10:00-11:30 |
Puskailetan galdutako belaunaldia. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena. Mokadua. |
|
12:00-13:30 |
Oraingo gazte eroak. |
|
15:00-17:00 |
Mahai-ingurua: Belaunaldi baten lekuko. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera. Hizkuntza, herria eta marxismoa. |
|
09:30-10:30 |
Gizakia abere hutsa da. |
|
10:30-11:30 |
Two Rodes Together? Sozialismoa eta nazionalismoa ETAn eta ETAren inguruan, 1965-1973. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena. Mokadua. |
|
12:00-13:00 |
Hizkuntza eta marxismoa. |
|
15:00-16:30 |
Volksgeist edo Herri gogoa. |
|
16:30-18:00 |
Espainolak eta euskaldunak. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera. Trilogia eta Gandiaga. |
|
09:30-11:00 |
Bizitzaren zentzuaz. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. Mokadua. |
|
11:30-13:00 |
Hizkuntza eta erlatibismoa. |
|
15:00-17:00 |
Mahai-ingurua: Azurmendiren ekarpenak euskal pentsamenduan. |