Udako Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Norberaren gorputzetik norberaren dantzara joko dugu. Herri bakoitzak bere dantza duen moduan, pertsona bakoitzak ere bere-berea den dantzatzeko eta mugitzeko modua du. Horixe da landu nahi duguna.
Bakoitzak izateko eta adierazteko duen berezko modua.
Adierazpen moduak aztertzea: dantzatzean sentitzen duguna, garena, kanporatzeko aukera dugu.
Gorputza, sormena eta komunikazioa ardatzak.
Gorputza: gure gorputza sentitu eta ezagutzeko tartea. Gorputz-kontzientzia aztertuko dugu, sentsopertzepzioaren bidez. Gorputza prestatu, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.
Mugimendua: mugimenduan gaude beti eta mugimendua gara. Berau kontzienteki biziko dugu, eta hemen ere berezko mugimenduari, naturala den horri bideak irekiko dizkiogu.
Dantza: bat-batekotasuna da gure tresna dantzara iristeko. Dantza askea, momentuan sortzen dena.
Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Praktikoa da. Banakako lanean, bikoteka eta taldean arituko gara.
Dantzatzeko gogoa duen orori
Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: esterilla edo manta bat.