Udako Ikastaroak :: Osasuna
Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Batzuetan blokeatuta gaude eta sufritzen ari gara: estresa, beldurra, erruduntasuna, nahasteak, zalantzak, tristezia, segurtasun-falta, etsipena... Geure buruan konfiantza galtzen dugu eta ez dakigu eguneroko arazoei nola egin aurre. Gure ustez, huts eginez noski, edozein askotaz hobea da. Besteak mitifikatu eta gu gutxietsi. Ez dugu geure burua ezagutzen, ezta maitatzen ere. Ez gara konturatzen zenbat indar eta jakituria daukagun gure barnean, ez dugulako inoiz barrura begiratzen. Ez gara ere ausartzen gure amets sakonak aurrera eramaten. Egia esan poliki-poliki ahaztu egiten ditugu.
“IZAR” METHODOA metodologia iraultzailea da. Oso tresna boteretsua gure oreka lortzeko. Oinarri hauek ditu: 1.- Azken aurkikuntza eta ikerketa zientifikoak: Fisika Kuantikoa, Joe Dispenza eta Sare Neuronalak, Candance Pert eta Psikoneuroimmunologia, Masaru Emoto eta Uraren Mezuak. 2.- Nire esperientzia pertsonala naturopata eta irakasle bezala. Nik sortutako terapiak. 3.- Terapia Naturalak. Informazio gehiago izateko ikusi: www.itziarsalegi.com
Mikel Salegiren arreba.
Naturopata eta psikoterapeuta.
Teorikoa eta praktikoa. Ikasle bakoitzak 3 erremedio natural egingo ditu.
Gaian interesa daukan edonori.
Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: esterilla bat, manta bat eta kuxin bat.