Udako Ikastaroak :: Geografia
Gaur egun geolokalizazio-baliabideak mundu guztiaren esku jarri dira, baina baliabideak diren heinean, haien ahalmenak ezagutu behar dira. Ikastaro honetan baliabide horien korronte bi elkartzeko aukerak ikusiko ditugu: GIS eta GPS, eta haien aukerak, naturaren gaineko ikerketak gauzatzerakoan. Ikastaroaren osagai moduan, ingurumeneko ikertzaileak etorriko zaizkigu haien esperientzien berri ematera. Funtsean oso Ikastaro praktikoa izango da, on line, hiru ikasgelako saiorekin eta irteera batekin.
Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.
Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, ikasgelako saioak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Ikasgelako saioak astero izango dira, guztira hiru. Ikasgelako saioetan astean zehar plataforman eman diren gaien gaineko zalantzak argituko dira eta zenbait adituk esperientziak aurkeztuko dituzte. Azken saioan, irteeran, azken praktiken emaitzak eta azken arazoak landuko dira. Moodle plataformaren bidez, edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira, zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin partekatuz plataformako foroen bitartez.
GPS zaleak. GIS erabiltzaileak. Ingurumeneko ikasleak. Ingurumeneko teknikariak. Ingurumenean interesatuta dagoen edonor.
Ikastaroa on line da baina aurrez aurreko hiru saio eta irteera bat izango ditu: ekainaren 18an, uztailaren 2an, 9an eta uztailaren 17an (irteera).