Udako Ikastaroak :: Arkitektura
Azken urteetan Euskal Herriko arkitekto gazteak lan oparo eta duina egiten ari dira, eta bisita gidatu hauek adibideetako batzuk bertatik bertara eta hauen arkitekto/sortzaileen eskutik ezagutzeko aukera eman nahi dute. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko azken edizioko saridunak izan dira ezagutzera eman nahi diren eraikin hauek: behark-en Aiaraldeko Ekintzen Faktoria (Laudio) “Barne diseinua eta jarduketa iragankorrak” ataleko sariduna izan da eta Ibon Salaberriaren (beSTe Arkitektura Agentzia Bat) Dorleta eraikinaren erreforma eta hedapena (Eskoriatza) finalista izan da “Zuzkidura eta industria eraikuntza” atalean.
Jarduera hau UEUren Arkitektura sailak antolatu du.
EGITARAUA
15:00 - Eibar (irteera)
15:30-16:30 - Dorleta eraikina (HUHEZI, MU): Ibon Salaberria. Arkitektoa (beSTe Arkitektura Agentzia Bat) irakaslea UPV/EHUko arkitektura eskolan. @TOPAtank @ibonsalaberria eta Itziar Imaz, arkitektoa eta HUHEZIko irakaslea.
17:30-18:30 - Aiaraldea Ekintzen Faktoria: Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuria, arkitektoak (behark) @hbehark @hbehark
18:30-19:00 - Faktorian mokadutxoa.
20:00 - Eibar (amaiera)
Bidaia: autobusean egingo da, Eibartik irten (Markeskoaren inguruan) eta Eibarrera bueltatuko da.
Arkitektoak, diseinatzaileak, eraikuntzaren sektorean aritzen den edonor, arkitekturan interesa izan dezakeen edonor.