Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak.

  • Data: 2022(e)ko uztailaren 14a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Osteguna. 9:30-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko uztailaren 11a

Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketek VI. edizioa izango dute aurten. Bi urtez behin elkartu gara lehen topaketatik, beti urte bakoitietan (2013an, 2015ean, 2017an, 2019an eta 2021ean). Aurten, ordea, ospakizun garrantzitsua dugu, Udako Ikastaroek 50 urte beteko baitituzte; beraz, urteurrenaren harira, seigarren topaketa aurreratu, eta urte bikoiti batean egingo dugu lehenengoz.

UEUren bost hamarkadako ibilbidea aitzakia gisa hartuta, euskara akademikoaren garapena izango dugu hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko gara, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta. Igone Zabala irakasle eta ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari, eta beste bost eragileren ekarpenek osatuko dute egitaraua.

Jardunaldi hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.

Irakasleak

  • Ander Altuna Gabiola

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-zuzentzailea. UEUkidea.

  • Amaia Astobiza Uriarte
  • Miren Azkarate Villar
  • Iker Etxebeste Zubizarreta
  • Amaia Lasheras Perez
  • Igone Zabala Unzalu

Helburuak

  • Hizkuntzalari euskaldunak elkartzea.
  • Euskarak alor akademikoetan izan duen garapenari begiratua egitea.
  • Etorkizunerako dauzkagun erronkak identifikatzea.

Nori zuzendua

Topaketen edizio guztiek bezala, hizkuntzalari euskaldunen elkargune izan nahi du aurtengoak ere, baina interesa duen edonork parte har dezake.

Egitaraua

2022-07-14
Ordua Edukiak Irakaslea
09:15-09:30

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-09:45

Sarrera.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Uxoa Iñurrieta, UEUko Hizkuntzalaritza sailburua.
09:45-10:45

Erregistro akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz: eragileak eta zereginak.

  • Igone Zabala. UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila. HiTZ zentroa, Ixa ikerketa-taldea.
  • Igone Zabala Unzalu
10:45-11:15

Eragileen esperientziak.

  • Euskara akademikoaren garapena: Elhuyarren ekarria. Alfontso Mujika eta Amaia Astobiza (Elhuyar)
  • Amaia Lasheras Perez
  • Iker Etxebeste Zubizarreta
  • Amaia Astobiza Uriarte
11:15-11:45

Atsedenaldia.

11:45-13:45

Eragileen esperientziak.

  • Handik gatoz, hemen gaude: #elkarrekin. Ander Altuna eta Ainhoa Latatu (UEU)
  • Terminologia, ezagutza-transmisioaren giltzarri: elkarlanean aurrera. Iker Etxebeste (UZEI)
  • Itzulpengintza ikasmaterialetan. Amaia Lasheras (EIZIE)
  • Erakundeen ekarpen nagusiak euskara akademikoaren garapenean: Euskaltzaindia, HPS, Euskara Institutua (UPV/EHU). Miren Azkarate (Euskara Institutua, UPV/EHU)
  • Ander Altuna Gabiola
  • Miren Azkarate Villar
13:45-14:00

Azken hitzak.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldiaren ostean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).