Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketek VI. edizioa izango dute aurten. Bi urtez behin elkartu gara lehen topaketatik, beti urte bakoitietan (2013an, 2015ean, 2017an, 2019an eta 2021ean). Aurten, ordea, ospakizun garrantzitsua dugu, Udako Ikastaroek 50 urte beteko baitituzte; beraz, urteurrenaren harira, seigarren topaketa aurreratu, eta urte bikoiti batean egingo dugu lehenengoz.
UEUren bost hamarkadako ibilbidea aitzakia gisa hartuta, euskara akademikoaren garapena izango dugu hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko gara, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta. Igone Zabala irakasle eta ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari, eta beste bost eragileren ekarpenek osatuko dute egitaraua.
Jardunaldi hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.
Topaketen edizio guztiek bezala, hizkuntzalari euskaldunen elkargune izan nahi du aurtengoak ere, baina interesa duen edonork parte har dezake.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:15-09:30 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:30-09:45 |
Sarrera.
|
|
09:45-10:45 |
Erregistro akademikoen garapenaz eta harmonizazioaz: eragileak eta zereginak.
|
|
10:45-11:15 |
Eragileen esperientziak.
|
|
11:15-11:45 |
Atsedenaldia. |
|
11:45-13:45 |
Eragileen esperientziak.
|
|
13:45-14:00 |
Azken hitzak. |