Udako Ikastaroak :: Demografia, Ekonomia, Soziologia, Osasuna

EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza. Lurraldea, zaintza, hizkuntza demografiaren argitan (Jakin jardunaldia)

  • Hasiera-data: 2022(e)ko uztailaren 7a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko uztailaren 8a
  • Tokia: Usurbil - Artzabal egoitza
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/artzabal-egoitza/
  • Ordutegia: Osteguna-Ostirala. osteguna 9:00-17:00 eta ostirala 9:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 20.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko uztailaren 1a

Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko.

Jardunaldi hau UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak #ElkarEkin antolatu dute.

       

Helburuak

Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu.

Nori zuzendua

Edonori. Euskal Herriaren etorkizuna, euskararena, zaintza eredu berri eta demokratizatzaileak, pentsio sistema, lurralde oreka eta besteren gainean interesa duen edonoretzat.

Egitaraua

2022-07-07
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:30

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea.
  • Kepa Sarasola, UEUko lehendakaria.
  • Lorea Agirre, Jakin-eko zuzendaria.
09:30-10:30

H2040: zer dio prospektibak?

  • Imanol Esnaola, Demografian aditua, Gaindegia-ko kidea.
10:30-11:00

Atsedenaldia.

11:00-11:45

Hitzaldia.

  • Marta Luxan, EHUko Soziologia irakaslea, demografian doktore eta AFIT-eko kide.
11:45-12:30

Hitzaldia.

  • Felix Arrieta, Soziologia irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Zaintza politiketan aditua.
12:30-13:15

Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

13:30-15:00

Bazkaria.

15:00-15:45

Euskal Herria 2040: Utopiaren arkitekturak neomaterialismotik.

  • Jule Goikoetxea, Politologoa eta filosofoa. EHUko irakasle eta doktorea.
15:45-17:00

Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa.

  • Erkuden Aldaz eta Maider Azurmendi, egitasmoaren bideratzaileak.
2022-07-08
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:15

Hitzaldia.

  • Gari Goikoetxea, Kazetaria. UEMAko teknikaria.
10:15-11:00

Hitzaldia.

  • Itsaso Olaizola Azurmendi, Ingurumen Zuzenbidean espezializatua eta Hizkuntz-Ekologian dibulgatzaile.
11:00-11:30

Atsedenaldia.

11:30-12:15

Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

12:30-13:00

Konklusioak eta sagardoarekin topa.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Uztailaren 7an elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).