Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Internet

Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu teknologikoak.

  • Data: 2022(e)ko uztailaren 5a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Asteartea. 9:45-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 29a

Udako Euskal Unibertsitateak berriki bi webmintegi antolatu ditu unibertsitate mailako online irakaskuntzari buruz. Lehenean, euskarazko online ikasketak eskaintzeko erronka aztertu zen, eta bigarrenean, online hezkuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak izan ziren hizpide.

Horien jarraipen gisa planteatzen dugu oraino jardunaldi hau, lehengoak ez bezala, aurrez aurrekoa eta bereziki, eredu teknologikoei erreparatzeko asmoz. Izan ere, hezkuntza-testuingurua edozein dela, aurrez aurreko eta online moldeko eszenatokien mugak gero eta lausoagoak dira eta horrek, nahi eta nahi ez, hainbat hautu kontziente egitera garamatza: zein tresna teknologiko lehenetsiko ditugu? Zertarako? Tresna horiek zein rol jokatuko dute eguneroko jardun pedagogikoan?

Galderak asko dira baina erantzuna eman aurretik ere, murriztapenak ere badirela izan behar dugu argi: ingurune digitalean bizi gara; arrakala ekonomikoak digitala ere badakar; ikasleen nahiz irakasleen konpetentzia digitalaren garapena funtsezkoa da eta ez da beti komeni bezain egokia; lizentziadun sotfwarea hezkuntzaren jabe bihurtu da; adimen artifizialaren garapenak eta datu-multzo handien erabilerak zalantza etikoak sortzen dituzte…

Irakasleak

  • Juan Ezeiza Gutiérrez

    Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKTetan aditua.

  • Nagore Ipiña Larrañaga
  • Javier Portillo Berasaluce
  • Pablo San Roman Bengoetxea

Helburuak

  • Teknologiak hezkuntza-prozesuetan jokatu behar duen rolaz hausnartzea.
  • Elearning testuinguruetako eredu teknologikoen egungo egoera eta erronkak aztertzea.
  • Euskal Herriko unibertsitateen elearning esperientzien berri izatea.

Nori zuzendua

Elearning eta online irakaskuntzan interesa duen orori.

Egitaraua

2022-07-05
Ordua Edukiak Irakaslea
09:15-09:45

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:45-10:00

Hasiera-ekitaldia.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Abel Camacho, jardunaldiaren antolatzailea.
10:00-11:00

Hitzaldi nagusia: Online irakaskuntzaren egungo egoera eta aurrera begirako erronkak.

  • Albert Sangrá. Katedratikoa Psikologia eta Hezkuntza zientzietan. UOC. @albert_sangra
11:00-11:30

Atsedenaldia

11:30-12:15

Hitzaldia: Udako Euskal Unibertsitatearen Ekosistema Teknologikoa, ikasteko, irakasteko eta ikertzeko.

  • Abel Camacho. Euskal Filologian lizentziatua, UEUko Talde Eragileko kidea. @abel2es
12:15-14:00

Mahai-ingurua: Euskal Herriko Unibertsitateen esperientziak.

  • Javier Portillo. Telekomunikazio-ingeniaritzan doktorea. EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea. WebLearener ikerketa taldeko kidea. @jportillo > Aurkezpena
  • Nagore Ipiña. Hezkuntzan doktorea. HUHEZIko dekanoa (Mondragon Unibertsitatea). @nagoreipina > Aurkezpena
  • Pablo San Roman. Arte Ederretan lizentziatua. NUP/UPNAko hezkuntza-berrikuntzako teknikaria (HBGMI). @psanroman
Moderatzailea: Juan Ezeiza, Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKTetan aditua.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldiaren ostean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).