Udako Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza
Eskola, gizartearen antzera, ataka larri askoren aurrean eta esku hutsik aurkitzen da. Horien artean leudeke ikastaro honetan garatuko diren bi gai: irakurketa eta generoa. Alde batetik, jendartean irakurketa ohiturak eta moduak aldatu dira, eskola oraindik eredu zaharkituekin pantaila aniztasunak sortu dituen irakurketa proposamen berrien aurrean galduta dabil. Ohikoa duen lez atzetik. Eztabaidatu nahi dugu zertan den irakurketa eskolan; zer egin daiteken, tresnak eta irizpide didaktikoak eman, kanona deseraiki. Bestalde, horren parean irakurle kluben arrakasta dugu eta hortik ikas daitekeena. Gehienetan irakurle klub feministak. Jendarte gaseosoan, duda barik, mundu irakurketa hautsiak sortu diren bezalaxe; arrakala horietatik beste irakurketak moduak askoz ere kritikoagoak sortzen ari dira, hots, irakurketa kolektiboa eta feminista. Irakurketa modu horiek hizpide izango ditugu.
Ikastaro hau UEUren Literatura sailak antolatu du.
Ikastaroa irakurketarekin kezkak dituzten irakasleentzat pentsatua dago, baina irakurle taldeen inguruan jakin mina edota talderen bat sortu nahi duenarentzat ere interesgarria da.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena.
|
|
09:30-11:00 |
Mahai ingurua: Zertan da irakurketa eskoletan.
Koordinatzen: Gema Lasarte |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Hitzaldia: Literatur kritika feminista. Irakasleentzat tresnak eta irizpide didaktikoak.
|
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-17:00 |
Literatur tertulia tailerra.Bi tertulia egingo dira. Horretarako liburu bat irakurri behar da: Kattalin Minerren Moio edo Leslie Feinsbergen Mari mutil handi baten bluesa. Liburua bera ekartzea komeni da, iruzkinak egiteko. Norbaitek ez balu tertulian parte hartu nahi eta soilik iruzkinak idazten jarri, hori ere egin lezake. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Mahai ingurua: Literatur kritika feminista eta irakurle taldeak
Koordinatuko du Andrea Perales Fernandez de Gamboak. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-13:00 |
Hitzaldia/Tailerra: Eskoletan irakurtzen duguna nola deskanonizatu? Proposamen batzuk.
|
|
13:00-13:30 |
Itxiera.Ikastaroak eman duena eta eskolara literatura ikuspegi feministatik irakasteko eta ikertzeko daroaguna.
|
LITERATUR TERTULIA TAILERRA