Udako Ikastaroak :: Historia

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak.

  • Data: 2022(e)ko uztailaren 1a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 24a

Azken urteotan historialari euskaldunek egindako lana eta gaur egun egiten ari dena ikusarazi eta balioetsi nahi dugu.

Biltzarraren helburua euskaraz historia egiten dugun ikerlariak biltzea, elkarren lanaren berri izatea eta etorkizunera begira historialari euskaldunen arteko elkarlana sustatzea dira.

Historia zentzu zabalean ulertuta, bai historiografiatik, bai arkeologiatik, bai artearen historiatik, bai literaturaren azterketatik egindako lanak aurkeztu ahalko dira. Komunikaziorik aurkeztu ez arren historian interesatuak egon daitezkeenak ere gonbidatu nahi ditugu eta, horretarako, izena emateko aukera izango dute.

> Ikusi komunikazio deialdia: Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa. Komunikazioak aurkezteko deialdia.

Jardunaldi hau UEUren Historia sailak antolatu du.

Laguntzailea:

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).