Udako Ikastaroak :: Filosofia, Internet
Adimen artifiziala eta filosofiaren arteko harremana eta solasaldi kritikoa ezinbestekoak dira. Erro paradigmatiko edo teknikari buruzko filosofiak AAren gaineko gogoeta egin beharra dauka, teknofilia-teknofobiaren arteko kulunka eguneratuz zein teknologia autonomoen eta digitalizazio unibertsalaren tokia aztertuz. Horretarako, eremu horietan ekarpen handikoak izan diren zenbait pentsalariren bidea azaldu egingo da, eta erronka eta aukera berrien aurrean jarri, AAren ametsak eta nahiak (futurismoa, azelerazionismoa, kolapsologia, utopia) astiro pentsatzeko bideak irekitzeko. Horrenbestez, AAren eragina, orain eta hemen, euskal hizkuntza komunitatean, nolakoa den aztertuko da, zenbait arlotan (ikus-entzunezkoetan eta komunikabideetan, esaterako) eragindakoa behatuz, eta geroko egun hurbil-hurbiletan zabalduko diren bideei begira jarriz (itzultzaile neuronal, smart hiria edo gauzen intranetari so, esaterako), filosofia eta teknologiaren elkargunea eratuko da.
Jarduera hau UEUren Filosofia eta Informatika sailek #ElkarEkin antolatu dute.
Jardunaldi honen hasiera ekitaldia eta arratsaldeko mahai ingurua IEB2022: Adimen Artifiziala jardunaldiarekin batera egingo dira.
.
Laguntzailea:
.
Filosofian, sozio-antropologian edota ingeniaritzan ikasketadun eta arituak, eta gaian interesa daukanak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa.
|
|
09:00-09:10 |
Jardunaldiaren hasiera
HasieraIEB2022 jardunaldiarekin batera egingo da EHUren Barriola zentroko auditorioan. |
|
09:10-10:00 |
Sarrera hitzaldia.
Hasiera hitzaldi hau IEB2022 jardunaldiarekin batera egingo da EHUren Barriola zentroko auditorioan. |
|
10:00-10:15 |
Atsedena eta toki aldaketa.
|
|
10:15-11:00 |
Posthumanismoa, gizaki teknologikoa eta online hezkuntza: auzi epistemologikoak.
|
|
11:00-11:45 |
Lekurik al du filosofiak humanitate digitaletan?
|
|
11:45-12:15 |
Atsedenaldia |
|
12:15-13:00 |
Teknikaren natura.
|
|
13:00-14:00 |
Teknika eta izatearen eraketa: domestikazioa eta zaintzaren artean.
|
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-17:00 |
Mahai-ingurua: Adimen artifiziala pentsatzeko moduak.
Mahai-ingurua IEB2022 jardunaldiarekin batera egingo da EHUren Barriola zentroko auditorioan. |
|
17:00-17:15 |
Amaiera.
|