Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Pasa dira 15 urte euskal hezkuntza komunitateak “Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma” diseinatu zuenetik, etorkizuneko Euskal Herriko subjektuek gutxienez beharko zuketena gogoan izanik eta sare guztiak elkar hartuta. Era berean 2004-2009 urteen artean UEUren udako ikastaroan “Curriculumaren euskal dimentsioa, Euskal Curriculuma, zertaz ari gara?” izenburupeko lau ikastaroa burutu genituela baita euskarazko ikasmaterialen azterketa eta kultur transmisioaren analisiaren erakusketa burutu genuela. Horretaz gainera, lan-talde bat sortu genuen gerora ere hastapenean aipatutako egitasmoan txertatuta egon zena baita “Euskal Unibertsitatea”ren proiektuan ere gaineratu zena.
Urteak pasa dira eta Euskal Herria asko aldatu da eta une egokia izan daiteke berriz ere elkartu eta curriculumaren gainean gogoeta egiteko. Gainera, Euskal Herriko mendebaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz ere hezkuntza lege berriaren eztabaida zabalduta dagoen momentuan, egokia izan daiteke euskal hezkuntzaren aldeko indarrak berretsi eta harren gaineko hausnarketa egiteko. Baliatu testuingurua kontuan hartuko dena euskal curriculuma izan dadin. Bi aldetik egin daiteke gogoeta hori:
Batetik, aztertu zenbateraino gauzatu den orduan diseinatutako euskal curriculuma, zenbateraino izan den hezkuntza komunitatearen ardatz, eskuratu ote diren helburu jarritako konpetentziak.
Bestetik, ikusi gaur egungo euskal gizarteari oraindik ere behar bezala erantzuten ote dion. Globalizazioak, migrazioak, krisi klimatikoak, pandemiak… aldaketa ugari ekarri ditu. Feminismoak ere emakumeari bere lekua emateko beste urrats bat egin du eta mundu ikuskera berritzea dakar. Erantzuten ote dio duela 15 urtekoak gaur egungo errealitateari? Gogoan izan ote ziren orduan gai/arazo/esparru horiek? Eguneratu behar ote da zerbait? Zein arlotan eguneratu beharko litzateke? Beharrezko konpetentziak eta edukiak gauzatzeko metodologiak egokitu ote dira? Berriak sortu?
Ez da jardunaldiaren asmoa curriculuma eguneratzea, horrek bestelako dinamika bat beharko bailuke, helburua litzateke gogoeta zabaltzea eta gaur egungo errealitatera egokitu behar bada, zein eremutan egin beharko litzatekeen identifikatzea. Eta urteotan izan duen baino erreferentzialtasun handiagoa behar badu, hori nola lortu aztertzea.
Jardunaldi hau UEUk, Elkar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak #ElkarEkin antolatu dute.
Laguntzailea: San Telmo museoa.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:45-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:15 |
Ongi etorria eta jardunaldiaren hasiera, 50.urteurrenen testuinguruan.
|
|
09:15-09:45 |
Sarrera hitzaldia: EC errepasoa.
|
|
09:45-10:15 |
Hitzaldia: EC irakurketa kritikoa.
|
|
10:15-11:45 |
Esperientziak.Partaideak :
Dinamizatzailea: Katti Olaizola (Elkar) |
|
11:45-12:15 |
Atsedenaldia. |
|
12:15-14:00 |
Adituak eta arituak.
Gonbidatuak:
|
|
14:00-14:15 |
Hezkuntza sistema berriarentzako proposamenak.
|
|
14:15-14:30 |
Ondorioak eta aurrera begirakoak.
|