Udako Ikastaroak :: Bibliotekonomia

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak...

  • Data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Bilbo - Euskararen Etxea
  • Nola heldu: https://labur.eus/EEBilbo
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:30-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 22a

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan era desberdinetan inplikaturiko sei eragileei eskatu diegu bakoitzak bere esperientziatik abiatuta pentsatzeko zenbait galderari buruz (edo horietakoren baten inguruan, zehazki), eta beren gogoetak eta esperientziak gure aurrean azaltzeko 15-20 minututan:

  • zein leku dute liburuek, aldizkari zientifikoek, ikus-entzunezkoek, sare sozialek... unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?
  • unibertsitateetako ikasleek eta irakasleek zer irakurri dute tradizionalki eta zer irakurtzen dute orain?
  • unibertsitateek zelan komunikatu dute tradizionalki eta zelan komunikatzen dute orain?
  • zein da ikerketaren komunikazioaren eta jakintzaren dibulgazioaren arteko muga?
  • zein da eta zein izan behar da euskararen lekua unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?

Goiz osoko jardunaldi-solasaldi-ikastaldi-mahai-ingurua izango da, parte-hartzaile guztien arteko gogoeta eta solasa sustatu nahi delako.

Jardunaldi hau UEUren Argitalpengintza Batzordeak antolatu du.

Laguntzailea Bilboko Euskararen Etxea:

Helburuak

  • Gogoeta sustatzea unibertsitate-jakintzaren komunikazioaz (euskarriak, hedatzeko moduak...).
  • Euskarak unibertsitate-jakintzaren komunikazioan izan behar duen lekuaz jardutea.
  • Unibertsitate-jakintzaren komunikazioak 21. mendean izan ditzakeen joerak aurreikusten saiatzea.

Nori zuzendua

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan inplikaturiko eragileak: irakasleak, ikasleak, unibertsitate-biblioteketako profesionalak, unibertsitate-liburuen argitaletxeak, aldizkari zientifikoak, dibulgazio zientifikoko eragileak, produkzio zientifikoari edo komunitate zientifikoari buruz jardun duten ikertzaileak....

Egitaraua

2022-06-29
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:45

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:45-10:00

Hasiera eta ongi etorria.

  • Kepa Sarasola Gabiola, UEUko zuzendaria.
  • Gidor Bilbao Telletxea. UEUren Argitalpen Batzordeko kidea.
10:00-10:30

UEU: 45 urte unibertsitate-jakintza komunikatzen.

  • Gidor Bilbao Telletxea. Filologia Klasikoan doktorea, UPV-EHUko irakaslea. UEUkidea.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Iñaki Alegria Loinaz. Linguistika konputazionalean doktorea. UEUko zuzendari ohia.
10:30-11:00

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren ekarpena unibertsitate-jakintzaren komunikazioan: lehena, oraina eta erronkak.

  • Elisabete Alberdi Zelaia. Matematikan doktorea, UPV-EHUko irakaslea. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria. UEUkidea.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Iñaki Alegria Loinaz. Linguistika konputazionalean doktorea. UEUko zuzendari ohia.
11:00-11:30

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa Mondragon Unibertsitateko esperientziatik.

  • Aitor Zuberogoitia Espilla. Kazetaritzan doktorea, MUko irakaslea. UEUkidea.
  • Amaia Torrealday Galarreta. Dokumentazio Ikasketetan eta Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua. MUren HUHEZIko liburutegiko arduraduna.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Iñaki Alegria Loinaz. Linguistika konputazionalean doktorea. UEUko zuzendari ohia.
11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-12:30

Jakintza grisa zabaldu nahian.

  • Uxune Martinez Mazaga. Soziologia Zientzietan lizentziatua eta Komunikazio Erakundetan aditua, Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko Unitatearen zuzendaria. UEUkidea.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Miren Ibarluzea Santisteban. Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko Kulturaren arloko zuzendaria. UEUkidea.
12:30-13:00

Historia, Ondarea, Memoria eta komunikazioa.

  • Gaizka Aranguren Urrotz. Kazetaritzan lizentziatua, Historian doktorea eta Europar Integrazioan diplomatua. Labrit Multimedia enpresaren zuzendari nagusia eta ETBko “Itxi liburuak” saioko aurkezlea. UEUkidea.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Miren Ibarluzea Santisteban. Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko Kulturaren arloko zuzendaria. UEUkidea.
13:00-13:30

Zientziaren gaitzak eta sendabideak: argitalpen zientifikoen sistemaren eraldaketaren alde.

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias. Fisiologian katedraduna, UPV-EHUko errektore ohia. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria.

Hitzaldiaren ostean solasaldia egongo da.

  • Moderatzailea: Miren Ibarluzea Santisteban. Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko Kulturaren arloko zuzendaria. UEUkidea.
13:30-13:55

Jardunaldiko azken solasaldia.

  • Moderatzailea: Miren Ibarluzea Santisteban. Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko Kulturaren arloko zuzendaria. UEUkidea.
13:55-14:00

Jardunaldiko ondorioen laburpena eta azken hitzak.

  • Gidor Bilbao Telletxea. UEUren Argitalpen Batzordeko kidea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.