Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa).

  • Data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 22a

4 urte joan dira, pandemia tartean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. topaketa egin genuenetik. Orduko hartan euskaltegiek euskararen biziberritzean izan beharko lituzketen toki eta zereginari erreparatu genien. Egoera aztertu, gabeziak antzeman eta aukerei erreparatu genien, aurrera egiteko balioko zigutelakoan.

Aurtengo honetan, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. Glotodidaktika VII. Topaketa atzera begiratuz hasi nahi dugu. Ez garai zaharrak beti hobeak izan direlako uste malenkoniatsu eta okerretik, baizik eta ondo egindakoak gogoratu, aitortu eta egungo markoan aplikagarriak direla azpimarratzeko. Bestetik, kanpoko argazki bat ere jaso nahiko genuke, euskaltegiak zelan ikusten gaituzten aztertuta, zer hobe dezakegun aztertu ahal izateko. Horretarako, EHUko komunikazio adituen ekarpena, gure erabiltzaileen ikuspegia eta EHtik kanpoko begiradak ekarriko ditugu.

Bukatzeko, aurrera begira jarri nahi dugu. Horretarako, alderdi teknikoenari helduko diogu. Hain zuzen ere, teknologiek egin dezaketen ekarpena aztertuko dugu.

Ohi bezala, aditu eta arituen esperientziak izango ditugu aztergai, baina guztion arteko hausnarketa bideratzeari ere leku garrantzitsua eskaini nahi diogu, egunean-egunean ari garenon eskarmentua eta ikuspegiak emango baitio forma bihar etziko Helduen Euskalduntzeari.

Jardunaldi hau UEUren Glotodidaktika sailak antolatu du.

Egitaraua

2022-06-29
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua.
09:15-10:30

Paulo Freieren jaiotzaren 100 urteurrena eta heriotzaren 25.a. Bere ekarpena HEAn.

  • Fito Rodriguez Bornaetxea, UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea.
  • Arantxa Urrengoetxea
  • Txerra Rodriguez, EMUNen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUko doktorea.
10:30-11:15

Euskaltegien brandinga eta rebrandinga.

  • Estitxu Garai. UPV/EHUko irakaslea, kazetaria eta ikerlaria. UEUkidea.
11:15-11:45

Atsedenaldia.

11:45-12:30

Ikasleen ikuspegia.

12:30-13:00

Metodologia komunikatiboaz: Euskaltegien curriculuma Kolonbiako Cauca eskualdean

  • Ane Ortega, BAM Irakasle eskolako irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea
  • Arkaitz Zarraga, Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
13:00-13:30

Goizekoaz hausnarketa saioa.

13:30-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:30

HABEren plataforma: INGURA.

15:30-16:00

Errubrika eta bideo bidezko ebaluazioa.

16:30-17:00

Ordenagailuek gure moduan ikasten al dituzte hizkuntzak?

Eta irakasleak ordezkatuko gaituzte inoiz?

17:00-17:15

Azken hausnarketak eta agurra.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).