Udako Ikastaroak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa
Jardunaldiaren helburua Euskal Herrian digitalizazioaren ondorioz garatu diren baliabide eta proiektuak ezagutzera ematea da.
Digitalizazioak eragin zuzena izan du liburutegi, dokumentazio zentro eta artxiboen munduan. Ez bakarrik eduki kultural eta historikoen digitalizazioan, baita ikerketa eta hezkuntza arloko edukien hedapenean ere; erabateko eraldaketa ekarri du profesional zein erabiltzaileentzat. Liburutegi, artxibo eta atari digitalek herritarren eskura jarri dituzte sarean mota guztietako dokumentu eta materialak: liburuak, aldizkariak, dokumentu historikoak, argazkiak… batzuk zuzenean formatu digitalean sortuak eta digitalizazio proiektuen ondorio besteak. Egun abian diren proiektuen berri emango da ikastaroan.
Jardunaldi hau UEUk eta ALDEEk, Baionako Mediateka-Bilketak eta ASNABIk #ElkarEkin antolatu dute.
Informazioaren eta dokumentazioaren arloan lanean diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:15 |
Ongi etorria eta aurkezpena.
|
|
09:15-10:00 |
Euskariana.
|
|
10:00-10:45 |
Bilketa.eus ataria 2022an: katalogo digitaletik liburutegi numerikora.
|
|
10:45-11:15 |
Liburutegi Digitala Nafarroako Liburutegi Publikoen sisteman.
|
|
11:15-11:45 |
Atsedenaldia |
|
11:45-12:30 |
Sarbide irekiko biltegiak: aukera bat.
|
|
12:30-13:15 |
ADDI, EHUko erakunde gordailua.
|
|
13:15-14:00 |
Galderak eta eztabaidarako tartea. |