Udako Ikastaroak :: Soziologia

Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko ekainaren 28a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astearte-Asteazkena. asteartean 15:30-18:30 eta 9:30-17:00 asteazkenean
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 21a

Ariketa bat ekarri nahi dugu tenporalitatetik ihesi. Iraganean izandako sorkuntza eta imajinazioa ekarri nahi ditugu gaur egunera, biharkoa sortzea posible izan dadin. UEUren urteurrena data berezitasunez josi nahi dugu, ez dira beti 50 betetzen! Guri behintzat zer pentsatua eman digu. Urteurrenek badute zera berezi hori, oroitzera, galdekatzera eramaten zaituena... normalean, iraganari baino, orainari gehiago lotzen diren galderak, bihar zer etorri daitekeenaren dudatan. Zer esanik ez garai hauetan, Murphyren legea irentsarazi nahi diguten honetan.

Bizi dugun oraina eraldatu nahi izatetik, animatu gaitu pentsatzera nolakoa izango zen UEUren sorrerako garaia eta zer komunitatea, existitzen ez zen hori irudikatu eta sortzea posible egin zutenena. Eta orain? Eta Hemen? Zer izan daiteke gaur oraindik irudikatzen ez dugun hori (edo akaso bai) eta behar/nahi duguna herri eta komunitate gisa? Herri ariketa kolektibo bat egitea da beraz proposatzen duguna: zentzu berean, gaur eguneko Euskal Herritik, zer irudikatu dezakegu etorkizunera? Zer eta nondik eraiki? Nola hasi?

Tailer hau UEUk eta Iratzar Fundazioak #ElkarEkin antolatu dute.

Bideratzailea: TIPI gara.

Helburuak

Ikastaro edo tailer honen helburua hain zuzen ere, etorkizunaz espekulatzea izango da.

  • Gure etorkizuna irudikatu eta eraikitzeko ariketa izango da.
  • Bizi dugun oraina eraldatzeko asmoz, imajinazio politiko eta soziala modu kolektiboan landuko dugu.
  • Diseinu pedagogiko propio batetik abiatuz, bertaratutakoen artean eraikiko dugu etorkizuna. Horretarako, Tipi Gara kooperatiba izango dugu diseinuan, akonpainamenduan eta euskarri.

Edukiak

Bide bat eraikitzen joango gara kolektiboan Tipi Garako adituen akonpainamenduarekin:

  • Harrera eta pilula teorikoak jasoko ditugu: Zer da espekulatzea? Zertarako? Nola egin dezakegu politikoki? Zer da espekulazio eraldatzailea?
  • Iragana gogoratuz. Lehen ariketa, oroimen ariketa. Egindako bidearen irudikatzea burutuko dugu begirada konplexu batetik.
  • Etorkizuna irudikatuz. Gaur eguneko tendentziak eta horien inpaktuak aztertuko ditugu.
  • Eta beraz zer? Espekulazio eta irudikatze ariketa eszenatokiak proposatuz eta denon artean eraikiz.
Ordutegia: asteartean 15:30-18:00 eta asteazkenean 9:00-17:00 (kaferako eta bazkaltzeko tarteak egongo dira).
.

Nori zuzendua

Herrigintzan (zentzu zabalean ulertu) dabilen edonori eta kezka hau partekatzen duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Ekainaren 29an elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izenea ematea).

Oharrak

HOMOLOGAZIOA
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua.
  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko maiatzaren 16an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2268348002.