Udako Ikastaroak :: Hiri-antolaketa
Hizkuntza gaiak albo gai gisa lantzen dira oraindik ere gure herri eta lurraldeetan eragina duten plan eta proiektuak egiteko orduan. Albo gai gehiago ere badira, zeharkako gaiak, ingurumen eta genero gaiak adibidez. Interesgarri ikusten da hirigintza gaietan azkenaldian txertatu diren gai hauen inguruan komuneko lan lerroak bilatzea eta denen ikuspuntuak elkartzetik hirigintza egiteko modu berri eta egokiago batzuetara trantsitatzeko bideak jorratzea.
Ideia honen indarra eta interesa ikusteko praktika ezberdinen adibideetan oinarritutako saio bat egin nahi da. Bertan euskararen inguruko ebaluazioak, ingurumen eta genero ikuspuntua txertatzen duten praktiken adibideak bateratu nahi dira, elkarren artean zein sinergia sortu daitezkeen ikusteko. Gai hauek erdigunean ipini eta beraien arteko lotura guneak eta komuneko puntuak bilatu nahi dira.
Jardunaldi hau UEUk, UEMAk eta Kontseiluak #ElkarEkin antolatu dute.
Ikasle, irakasle, teknikari, politikari eta gaian interesa duen edonori zuzendua.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:45-10:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
10:00-10:05 |
Hasiera eta ongi etorria.
|
|
10:05-10:45 |
Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?
|
|
10:45-11:30 |
Kasu praktikoak
|
|
11:30-12:00 |
Mahai-ingurua. |
|
12:00-12:30 |
Atsedenaldia |
|
12:30-13:15 |
Tailerren aurkezpena.
|
|
13:15-14:00 |
Tailerrak.Bi tailer hauek aldi berean emango dira, partaideek egunean bertan eman beharko dute izena batean edo bestean.
|
|
14:00-14:30 |
Plenarioa: tailerren ondorioen partekatzea.
Amaiera: Koldo Telleria eta Itsaso Olaizola. |