Udako Ikastaroak :: Etnografia eta etnologia

Mendebaldeko Mito Bilketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 21a

Euskal Herriko ahozko ipuin eta legenden bilketak, egindako neurriaren baitan, uzta oparoa eman du mito edo dimentsio mitikoa daukaten narrazioen gainean. Horren adibide erakusgarri dira, esaterako, Webster eta Cerquand, Ariztia eta Morenok Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan egindako lanak, XIX. mendetik XXI.era. Euskal Herriko gainerako eremuetako jasoketa ere bikaina zaigu, eta erdialderako Azkue, Barandiaran edota Arratibelen eskutik asko ikas daiteke, XX. mendean egindako lanari esker. Mendebaldeko mito bilketa, ostera, ezezagunagoa dateke, XX. mende amaieran eta XXI.aren hasieran eman baititu ekarpen aberatsenak. Hori aztertzeko, Bizkaiko lurretan aritutako zenbait biltzailek haien lan luze eta aberatsen berri emango dute, eta mitoa aztergai eta elikagai izatearen zailtasun eta aukerak aztertuko dituzte. Sollube eta Gorbeialdean aritutako hainbat ikerlarik mitoaren bilketa eta erabilera zientifikoaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta hizkuntzak berak daukan alde mitikoaz ere arituko dira hizkuntzalaritzaren eskutik.

Jarduera hau UEUren Filosofia sailak antolatu du.

Laguntzailea:

Irakasleak

  • Anuntxi Arana Murillo

    Antropologoa, ikerlea, idazlea.

  • Juan Manuel Etxebarria Ayesta

    Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua, euskaltzain urgazlea eta Etniker-Bizkaia taldeko kidea. Gorbeiako etno-ipuin eta esaundak bildumen egilea.

  • Jon Mentxakatorre Odriozola

    Filosofian doktorea. Hizkuntza antropologia irakaslea (DU). UEUkidea.

  • Charles Videgain

Helburuak

  • Euskal Herriko mendebaldean jasotako esaera, ipuin eta mito bildumak zeintzuk diren, eta noiz, non eta nola egin diren aztertu.
  • Ahozko tradizioko esaera, ipuin eta mitoen jasoketa, trataera, erabilera eta transmisioa nolakoa (izan) den hausnartu.
  • Mito bilketak hizkuntzalaritza, etnografia, antropologia eta beste diziplinekin nola uztartzen den ulertu.

Nori zuzendua

Aditu izan ala ez, ondarea, ahozkotasuna eta hizkuntza ikergai, langai edo bizigai duen ororentzat; herri jakintza eta tradizioa nola batu eta erabili daitekeen ikasi nahi duenarentzat; irakaskuntzan zein herrigintzan ari denarentzat.

Egitaraua

2022-06-27
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:15

Jardunaldiaren hasiera.

  • Jon Mentxakatorre. MUko irakasle eta UEUko Filosofia saileko arduradun.
09:15-09:30

Barandiaranen ondoren: esaundak, sinesmenak, ipuinak.

  • Jon Mentxakatorre. MUko irakasle eta UEUko Filosofia saileko arduradun.
09:30-10:30

Euskal etnotestuen bilketa metodologikoa.

  • Juan Manuel Etxebarria. Euskaltzain urgazle eta Deustuko Euskal Filologiako irakasle emeritu.
10:30-11:30

Sollube inguruko mitoak eta sineskerak.

  • Anton Erkoreka. EHUko Medikuntza eta Zientziaren Historiako Euskal Museoaren zuzendari.
11:30-12:00

Atsedena

12:00-13:00

Kanpo lana, bada zeren.

  • Anuntxi Arana. Antropologian doktore.
13:00-13:30

Basajauna: intsektu baten inguruko ohar etnolinguistikoak.

  • Xarles Bidegain. Euskaltzain eta UPPAko Euskal Literaturako katedradun emeritu.
13:30-13:45

Itxiera.

  • Jon Mentxakatorre. MUko irakasle eta UEUko Filosofia saileko arduradun.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.