Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikazio zientziak, Osasun publikoa

Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 15.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 21a

Egia-ostearen garaian bizi gara, emozioak eta sentimenduak egiari eta ebidentzia zientifikoari gailendu zaizkion aldia. Pandemian are nabarmenago geratu da hau. Baina, zein ekarpen egin diezaioke zientziak aldi honi? Zein leku eman behar diogu zientziari garai berri honetan? Zein paper jokatu behar dute hedabideek? Eta sare sozialek zer ondorio dute honetan guztian? Filosofiaren, zientziaren eta kazetaritzaren ikuspegitik helduko diogu gaiari.

Jardunaldi hau UEUk eta Elhuyarrek #ElkarEkin antolatu dute.

Irakasleak

  • Uzuri Albizu Mallea
  • Laida Arbizu Agirre
  • Marijo Deogracias Horrillo
  • Ana Galarraga Aiestaran
  • Arantxa Iraola Alkorta
  • Juan Ignacio Perez Iglesias

    Biologoa. UPV/EHU.

    twitter: @Uhandrea

  • Izortze Santin Gomez

    Biologian doktorea. Doktoratu ondoko ikertzailea Bruselako Unibertsitate Librean.

  • Irati Zubia Landa

Helburuak

  • Egia-osteaz hausnartzea.
  • Zientziak egia-ostea gainditzeko eskain dezakeena ikusaraztea.
  • Filosofoak, kazetariak eta zientzialariak elkarrizketan jartzea.

Nori zuzendua

Edonori, kazetariak, zientzialariak, filosofoak, gaian interesa daukan edonori…

Egitaraua

2022-06-27
Ordua Edukiak Irakaslea
09:45-10:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:00-10:15

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.
  • Kepa Sarasola Gabiola, UEUko zuzendaria.
10:15-10:45

Negazionismoa, pandemia berria?

  • Laida Arbizu Agirre. Filosofiako ikaslea.

> Aurkezpena

Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea.

  • Laida Arbizu Agirre
10:45-11:30

Zientzia egia-ostearen garaietan.

  • Juan Ignacio Perez Iglesias. Biologoa, fisiologian katedraduna. Kultura Zientifikoaren Katedrako arduraduna

Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea.

11:30-12:00

Atsedenaldia.

12:00-12:30

Egia-ostea filosofiatik ikusita.

  • Irati Zubia Landa. Filosofiako irakaslea EHUn.

Aurkezlea: Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea.

  • Irati Zubia Landa
12:30-13:45

Mahai-ingurua: zientziaren eta kazetaritzaren arteko harremana egia-ostearen garaietan.

  • Marijo Deogracias, Euskadi Irratiko kazetaria.
  • Arantxa Iraola, Berriako kazetaria. 
  • Izortze Santin, EHUko ikertzailea. 
  • Uzuri Albizu, EHUko ikertzailea.

Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran, zientzia-komunikatzailea, Elhuyarko kidea.

  • Uzuri Albizu Mallea
  • Marijo Deogracias Horrillo
  • Ana Galarraga Aiestaran
  • Arantxa Iraola Alkorta
  • Izortze Santin Gomez
13:45-14:00

Itxiera.

  • Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia.
  • Koldo Garcia Etxebarria, Biologian lizentziatua eta genetikan doktorea. Ikertzailea. Elhuyar eta UEUko kidea.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldiaren ostean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izeana (ezinbestekoa izango da aurretik izenea ematea).