Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika, Soziologia
Badu zenbait hamarkada orain zenbait eragilek euskararen biziberritzea elikatzen dutela, bakoitzak bere arlotik, bakoitzak bere heinean, baina denek ilusio hein batekin. Baina aski elkar ezagutzen ote dugu? Kontziente al gira besteek egiten dutenaz? Herri mugimendua eta administrazio publikoen arteko lankidetzak nola egikarikatu? Eta zein dira lankidetzarako espazioak? Zer dira gure beharrak?
Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan ere, euskararen aldeko borrokan aitzinatu arau behar eta galdera berriak agertzen dira. Elkarrekin gogoetatuz eta trukatuz, erantzun sendoagoak atzematen dira usu.
Udako ikastaroetan, 9 hilabete iraungo duen gogoeta zikloa abiatuko da, taldean finkatu gai baten inguruan. Ondoko saioak irailean Mintzalasaikari, azaroan Euskararen urtaroa kari eta martxoan Hendaia euskaraz kari iraganen dira.
Ikastaro hau UEUk eta Euskal Hirigune Elkargoak, Hendaiako Herriko Etxeak eta Mintzalasai elkarteak elkarlanean antolatu dute:
Kazetaria.
LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUkidea.
Goizean, euskalgintzaren mapa eta arbola marraztu ondoren, paisaiaren ezagutza finagoa izango dugu.
Arratsaldean, elkarrekin definituko da ondoko hilabeteetan molde kolektiboan landuko den gaia.
Lan egun hori molde horizontal eta parte hartzailean animatuko da. Talde lanak, aurkezpen formalak eta trukaketa momentu informalak aldizkatuko dira.
Euskararen alorrean ari diren langile eta ekintzaileak: irakasle, animatzaile, teknikari, kazetari, sortzaile, ikerlari, elkarte dinamizatzaile,
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:10 |
Ongi etorria eta aurkezpena.
|
|
09:10-10:30 |
Euskalgintzaren mapa.
|
|
10:30-11:00 |
Atsedenaldia. |
|
11:00-12:30 |
Norabidearen pausoei begira.
|
|
12:30-14:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:30-17:00 |
Ondoko urratsak elkarrekin definituz.
|
TALDEA BETE EGIN DA (21-06-30). Itxaron zerrenda ireki dugu.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.