Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Kimika
Zientzia esperimentalen didaktika eta bereziki Kimikarena, bizitza osoko ikuspegitik landu beharko litzateke. Ikastaro honetan Kimikak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean duen garrantzia aztertuko dugu, baita gure egunerokotasunean ere. Era berean, curriculumen lanketa zabaletatik ikaskuntza zehatzagoetarako eta STEAM hezkuntzaren helburuetara joko dugu (diziplinartekotasuna, genero ikuspegia, talde lana…).
Zeintzuk dira Kimikaren ikaskuntza-irakaskuntzan azken hamarkadetan egon diren aurrerapenak? Zeintzuk dira gaur egun ikerketa-gairik nagusienak? Nola irakasten da Kimika gaur egun? Nola hobetu dezakegu? Zeintzuk dira Kimikaren irakaskuntzaren erronka berriak eta prest al gaude horiei aurre egiteko? Hauexek izango dira gure abiapuntu izango diren galderak.
Galdera horiei erantzuna emateko asmoa eta Kimikaren didaktikari buruzko hausnarketa abian jartzeko asmoa du ikastaro honek. Era berean, Kimika irakasten duten profesionalei zuzendutako jardunaldi honek harremanak indartzea du helburu eta, hortaz, Kimikako irakasleen sarea hedatu eta trinkotu nahi dugu, zalantza eta erronka komunei elkarrekin aurre egiteko eta esperientziak partekatzeko.
Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.
Kimikan doktorea, zientziazalea, UEUko kimika sailburua eta zientzia-dibulgatzailea. Tolosaldeko Atarian, Zientzia Kaieran eta Ekosferan kolaboratzen du. zientziarentalaia@gmail.com
Twitter: @Josu_lg
Kimikan doktorea, UPV/EHUko ikerlaria eta irakaslea eta dibulgatzailea.
Bloga: Nola ikasi Kimika Kuantikoa izutu gabe.
Twitter: @TxoniMatxain
Kimikan doktore eta EHUko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Zientzia esperimentalen didaktika sailean. Arabako Campuseko Baratze Ekologikoko arduraduna. UEUko kidea.
Adituen hitzaldiak izango dira ikastaroaren oinarria (30-40 minutu ingurukoak). Hitzaldiak aktiboan dauden irakasleen eta adituen esku egongo dira. Ikastaroko parte hartzaileek ekarpenak egin ahal izango dituzte eta martxan jarri dituzten esperientzia praktikoak hitzaldi labur gisa partekatzeko aukera izango dute (hautazkoa).
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ikastaroaren eta parte hartzaileen aurkezpena.
|
|
09:15-11:00 |
Goizeko saioak:
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-13:30 |
Eguerdiko saioak:
Partehartzaileen ahozko aurkezpen laburrak.
|
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-18:00 |
Arratsaldeko saioak:
Ikastaroaren amaiera.
|
TALDEA BETE EGIN DA (2021-06-03, 11:00) . Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.