Udako Ikastaroak :: Etxebizitza, Soziologia

Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 31a

TALDEA BETE EGIN DA (20-06-09, 10:45). Itxaron zerrenda ireki da.

.

Etxebizitza Kooperatiben artean erabilera lagapeneko eredua ezagutzera ematea eta zehazki eredu horretan elkarbizitza komunitarioa sustatzen duten kooperatibena. Ikastaro honen helburua eredu horrek dituen ertzak eta ezaugarriak zeintzuk diren ondo azaltzea eta hausnartzea da. Euskal Herrian hainbat dira eredu honen baitan etxebizitzak eraiki edo eta eraberritzeko asmoz sortutako hainbat taldeen esperientziaren berri emango da ere, haietako batzuk, hiriguneetan, beste batzuk landa eremuan.

Ikastaro hau KoopFabrikarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Etxebizitza kooperatiben erabilera lagapeneko eta elkarbizitza komunitarioko eredua azaldu. Zergatik da interesgarria eredu hau? Zerk bereizten du?
  • Euskal Herrian dauden etxebizitza kooperatiben esperientziak ezagutu.
  • Eredua bultzatzeko eman beharreko pausuen inguruan eztabaidatu eta gogoeta egin.

Edukiak

09:00-09:15 - Kokapena: Etxebizitza kooperatibak. Motak eta desberdintasunak.

09:30-10:30 - Erabilera lagapeneko Etxebizitza kooperatiben eredua.

11:00-12:00 - Zaintza arkitektura eta elkarbizitza komunitarioa.

12:30-13:00 - Mota honetako etxebizitza kooperatibak martxan jartzeko pausu eta faseak.

13:00-14:00 - Bazkaltzeko tartea.

14:15- 16:30 - Testigantzak:

  • Abaraska (Donostia)
  • Bizikoopon (Gasteiz)
  • Etxekonak Bat (Iruñea)

16:30-18:30 - Zein oztopo eta erronka ditugu Hego Euskal Herrian eredu hau sustatzeko? Mahaingurua eta hausnarketa.

Metodologia

Azalpenak eta testigantza bidez, eztabaida eta hausnarketa kolektiboa sustatuko dira.

Nori zuzendua

- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibetan eta elkarbizitza komunitarioan interesa izan dezakeen edonor.

- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak sustatzeko ezagutzak eskuratu nahi dituena.

- Eredua sustatzen lagundu nahi duten Udaletako zein administrazio ezberdinetako ordezkari politiko zein teknikoak.

- Erabilera lagapenako etxebizitza kooperatibak sortzen dabilen ekintzaile taldeetako kideentzat.

Orokorrean, alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (20-06-09, 10:45). Itxaron zerrenda ireki da. Ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

 

HOMOLOGAZIOA

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan homologazioa eskatuta, erantzunaren zain.