Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza, Informatika

Itzulpengintzako teknologia laguntzaileak: joera berriak.

  • Data: 2010(e)ko uztailaren 16a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 4a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara. Bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Itzulpengintzaren alorra izugarri aldatzen ari da azken urteetan. Itzulpenak eskuz egitetik, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna bidez egitera pasatu ginen. Ondoren, baliabideak sare lokal batean partekatzea etorri zen, eta orain baliabideak Interneten bidez ere partekatzen dira.

Softwareari dagokionez ere, dena gure ordenagailuan instalatuta izatetik, dena web zerbitzu bidez egitera pasatzen ari gara.

Gero eta garrantzi handiagoa dauka merkatuan baliabideak partekatzeak, eta horretarako hainbat teknologia eta tresna berri garatzen ari da.

Itzulpengintzan, beste alorretan bezala, inportantea da teknologia kontuetan atzean ez geratzea, denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, eta gure lana ahalik eta erosoen egiteko.

Irakaslea

  • Elena Garcia Berasategi

    Pasaiako Portu Agintaritzako Kalitate Sistemen eta Hizkuntza Kudeaketaren Teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.

Helburuak

  • Joera berrien aurkezpena egitea.
  • Proiektu zehatz batzuen azalpena egitea.
  • Bertaratuek ideia orokor bat hartzea, haien lanerako interesgarriak izan daitezkeenak hautatzeko gai izan daitezen

Edukiak

  • Itzulpengintzaren inguruan sortutako teknologiak: Itzulpengintzarekin erlazioa duten sare sozialak, foroak, etab.
  • TAUS erakundea eta TDAren Search Widget-a.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen eboluzioa: Wordfast-en bertsioen aurkezpen laburra: Wordfast Classic (5); Wordfast Pro (6); Wordfast Anywhere ; VLTM eta Wordfast Server
  • Itzulpen automatikoa.
  • Itzulpen-lanak kudeatzeko aplikazioak: ItzulpenFlow, GlobalSight eta CrowdSight.

Metodologia

Ikastaroa ordenagailu-gelan izango da, eta saio praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Itzulpengintzan dabilen edozein profesionalei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)