Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Euskal Curriculumean oinarritutako proiektua da EKI, eta oinarrizko konpetentzien garapena du ardatz. Konpetentzia horien garapena hautatutako eredu pedagogikoak bermatzen du eta ikas-irakas prozesu osoan islatzen da, baita ebaluazioan ere; izan ere, ebaluazioak aurreko guztiarekin koherentea izan behar du.
Ikastaro hau IkasElkar-ekin elkarlanean antolatu da.
Historiako irakasle DBH eta Batxilergoan, baita Irakasle Masterrean Huhezin eta EHUn. Ikaselkarren eta EHIn Bigarren hezkuntzako Gizarte Zientzietako koordinatzailea.
DBH-ko irakaslea Haurtzaro ikastolan eta Ikaselkar eta EHI-n Matematika arloko koordinatzailea.
Ikastaroa parte-hartzailea izango da.
Alde batetik, dinamika desberdinen bidez, taldetan hausnarketara bideratuko da, irakasleen lanerako baliagarriak izango diren ondorioak ateraz. Bestetik, ebaluazio hezigarriarekin lotutako ariketa praktikoak egingo dira.
DBHko irakasleei edo irakasle gaiei.
Gai honetan interesa duen hezkuntza komunitateko edonori.
HOMOLOGAZIOA
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko ekainaren 12an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348014
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.