Udako Ikastaroak :: Komunikazioa
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara. Bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.
Komunikazioaren arloa etengabeko aldaketa eta garapenean dago, baita krisi-garaian ere... edo agian horregatik. Sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean daude egun, eta errealitate horren inguruan lanpostu berriak sortu dira, Community Managerrarena (CM) esaterako. Esan daiteke CMren zeregin nagusia entitate baten eta haren erkidego potentzialaren arteko lotura pitzarazi edo indartzea dela, bataren eta bestearen arteko komunikazioa errazteko eta hobetzeko animatzailea. Horretarako koktel bat egiten du komunikazioaren, marketinaren eta teknologia berrien ezagutza baliatuz. Enpresentzat modu berri bat da komunikazioaren arloan eraginkortasunari eutsi —edo areagotu— eta aldi berean baliabide merkeagoak erabiltzeko. Komunikazioaren profesionalentzat aukera izan daiteke bide berri bat irekitzeko. Gure artean ez da oso ezaguna, baina tankera horretako adituen beharra gero eta zabalduago dago, batez ere enpresaren arloan. Herri honetan esparru sozialagoetara ere zabaldu ote daiteke CMren antzeko figura bat?
Aurretik aipatutako kontzeptu gehienak izango dira aztergai ikastaroan. Horrez gain, CMren jardunbidea gure artean oso zabaldua ez bada ere, ezagunak diren kasu eta pasarte interesgarriak ezagutaraztea eta tailer praktiko txiki bat abian jartzea da asmoa.
Kazetaria (10 urtez) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea (zortzi urtez). Antzeko ikastaroak eman izan ditut EAEko Bigarren Hezkuntza irakasleentzat.
Ezagutza teorikoa
Laborategi praktikoa
Teoriko-praktikoa. Alde teoriko bat egongo bada ere, praktikari emango zaio pisu gehien.
Komunikazioaren esparruan ezagutza areagotu nahi duten profesional eta partikularrei.
Komunikazioaren alorrean lan mota berriak arakatzen ari diren profesionalei.