Udako Ikastaroak :: Arkitektura, Eraikuntza
Ez gabiltza ondo. Hasiak gaude gure jardunak naturan eragindako desorekak nozitzen. Horretan eraikuntzaren inguruko jarduerek duten inpaktua ez da inolaz ere mespretxagarria; hainbat ikerketek lehengai ez berriztagarrien kontsumoaren %40a eta energia kontsumoaren %40a eraikuntzei lotutako jarduerei egotzi diete.
Hitz egin, bai sobera hitz egiten da gaiaz. Aldaketaren bat nabari bada, ordea, ez da beharrezkoa den eraldaketarik, sustraietatik. Bi eraikuntza material berri eta berriztagarri ezagutuko ditugu, kalamua eta kanabera. Beraien bertuteez jardun eta erabilera posibleak plazaratu. Tailer teoriko-praktiko honen bidez eskuratutako ezagutzek jardun jasangarriago bateranzko aukera berriak eskainiko dizkizu.
Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.
Arkitektoa eta bioeraikuntzan masterra (IEBren eskutik); Europako lau herrialde ezberdinetan garatu den Canapalea, kalamuaren erabilera eraikuntzan garatzeko, proiektuko parte hartzailea.
Arkitektoa eta bioeraikuntzan masterra (IEBren eskutik); Voltes Cooperativa d’Arquitectura-ko kide.
UZTAILAK 4, osteguna
9:00-9:30 - Landare zuntz naturalak eraikuntzan.
9:30-11:00 - Kalamu-kare hormigoia
11:30-13:30 - Kalamu-kare hormigoiaz eraikitzeko teknikak
15:00-17:00 - Kanaberaren ezaugarriak eta eraikitzeko teknikak
UZTAILAK 5, ostirala
9:00-13:30 - Kanaberarekin eraikitzen, praktika
15:00-17:00 - Kalamu-kare hormigoiazeraikitzen, praktika
Hasteko, bi landare zuntzei buruzko azalpen teoriko orokorrak eskainiko dira; gero, material horiekin eraikitzeko teknika ezberdinak erakutsiko dira; eta, bukatzeko, lagin batzuk eraikiko dira modu praktikoan.
Eraikuntzaren inguruko jakintza arloetako pertsona guztiei (arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaria, eraikitzaile..), zuntz naturalekiko interesa duzuenoi (natur zientziak…), eta oro har, ama lurra maite duzuen guztioi zuzendua.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.