Udako Ikastaroak :: Internet
Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia proposatzen dizuegu. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: euskal komikiak wikitzeko lansaioa. Wikidataren superbotereak baliatuko ditugu horretarako, euskal komikigintza jaso, antolatu eta behar bezala bistaratzeko tresnak guztion eskura jarriz.
Lantegi hau elkarlanean antolatu da: UEU, EWKE , ALDEE eta Hirikilabs.
09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 – 11:00 Aurkezpenak
11:00-11:30 Atsedena
11:30-13:30 Tailerrak
13:30-15:00 Bazkaria
15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia. Euskal komikigintza wikitu eta Wikidatan jartzeko lansaioa
Lantegi praktikoa izango denez, norbere portatila eramatea komeni da.
Lantegi praktikoa izango denez, norbere portatila eramatea komeni da
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.