Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika, Teknologia
Azken urte hauetan, ikastetxeak ordenagailuz bete dira. Teknologia berriak deitu ziren lehenengo, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) ondoren eta, egun, konpetentzia digitalez mintzatzen da hezkuntza arloan. Horren ondorioz, sistema informatikoekin gero eta trebeagoak diren ikasleak dauzkagu. Prozesu horretan, informatikarion ikuspuntutik, Informatika zientzia gisa alboratuta geratu da, gehienetan Informatika tresna edo baliabide gisa soilik ikusten delarik.
Ikastaro honetan konputagailuak eta tresna digitalak baztertu egingo ditugu eta horrelako tresnarik gabe konputagailuen funtzionamenduaren oinarriak ikasiko ditugu. Ikusiko dugu hainbat baliabide ditugula gure eskura eta horietako asko baliabide sinpleak eta merkeak direla.
Horrez gain problemak konputagailuen bidez ebatzi ahal izateko landu beharreko pentsaera eguneroko eginkizunetan nola azaltzen diren ere ikusiko dugu eta horiek esplizituko nola landu ditzakegun aztertu.
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaria, Masterra Industria Antolaketako Ingeniaritzan eta ikasketak Big Data eta Business Intelligence alorrean. Hori guztia ikasi eta gero, ikerketa laguntzaile gisa aritu zen Deustuko unibertsitateko Learning Lab laborategian eta orain TZBZ (Tazebaez) kooperatiban ari da. Dagoen lekuan ere Informatika eta Ingeniaritzaren ikasketei generoaren ikuspegitik bultzada bat eman nahian aritzen da.
Informatikan Ingeniaria eta Elurnet enpresaren sortzailea. E-learning irakaskuntzan espezializatuta dago eta irakasleak laguntzen ditu irakaskuntzarako esperientziak zein ingurune birtualak sortzen eta beraien gaitasun teknologikoak zein beraien ikasleenak garatzen.
Ikastaroa bi egunetan banatuko da, lehenengoan konputagailuen funtzionamendua azalduko da hainbat jolasen bidez.
Bigarrengoan pentsaera konputazionala aurkeztuko da, ondoren pentsaera konputazionala lantzeko erabil daitekeen materialaren aurkezpena egingo da eta berau lantzeko bidea aztertuko da.
Jardueretako batzuk azalpen gisa erabiliko dira. Behin kontzeptuak azalduta, jolasak aurkeztuko dira. Ikasteak taldetan banatuko dira txandaka jolas guztietan aritu daitezen eta lehen pertsonan horien erabilera proba dezaten. Tarteka ikasleen iritzia jasoko da eta ikasitako haien egoera zehatzetan nola erabil daitekeen aztertuko da.
LH eta DBHko irakasleei. Orokorrean, gainan interesa daukan edonori.