Udako Ikastaroak :: Filosofia, Historia, Antropologia, Etnologia
Ze harreman dute hizkuntzak, kulturak eta herritasunak? Zein zentzutan lotu izan dira hiru elementu horiek euskaldunez aritzean? Wilhelm von Humboldt humanista prusiarrak galdera horien bitartez pentsatu zuen Euskal Herriaz. Era berean, Humboldtek ere eragina izan du auziari heldu dioten hainbat pentsalarirengan. Ikastaro honek bi alde horiek arakatu nahi ditu. Batetik, ikusi nahi da Humboldtek bere bidaietan ze Euskal Herri topatu duen, zer ikasi duen eta bere pentsamenduan ze aldaketa eragin dituen. Bestetik, euskaldunek Humboldt nola irakurri duten gogoetatu nahi da, zer ikasi dioten eta haren ideiak nola erabili dituzten. Bukatzeko, Humboldten pentsamenduak gaur egungo eztabaidetan egin lezakeen ekarpena eztabaidatu nahi da.
UPV/EHUko Gaurregungo Historia katedraduna
Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua. Joxe Azurmendiren nazio ideiei buruzko doktoretza tesia egiten ari da UPV/EHUn. UEUren Filosofia sailburua.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.
Bloga: Filoblogia
Twitter: @FiloBlogia
Doktorea giza zientzietan. Kulturari buruzko hainbat gogoeta egin ditu, besteak beste, Cultura Vasca vs Euskal kultura (2015) saiakeran.
Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, XVIII eta XIX. mendeetako egile euskaldunetan aditua da. Euskaltzain urgazlea.
Twitter: @b_urgell
Filosofiak Doktorea. EHUko irakaslea, Humboldten pentsamendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana luze ikertu du. Berriki argitaratu du Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (2018) liburua.
Adituen hitzaldiak, testuen lanketa eta eztabaida irekiak.
Hizkuntzari, kulturari, herritasunari buruzko kezka duen ororentzat, ideia horiei buruzko gogoeta partekatu nahi badu euskal erreferentzietatik, jorratuko diren arloetan arituak izanda edo gabe.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-16:00 |
HUMBOLDT ETA EUSKAL HERRIA. |
|
09:01-09:30 |
Sarrera. |
|
09:30-10:30 |
Humboldten garaiko Euskal Herria: ibilbidea eta testuinguru historikoa |
|
10:30-11:00 |
Atsedenaldia. |
|
11:00-13:00 |
Humboldt, euskara eta euskal nazioa. |
|
13:00-14:00 |
Bazkaria. |
|
14:00-16:00 |
Humboldten euskalaritza: iturriak, ideiak eta eragina. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-13:00 |
HUMBOLDT GAURKO PENTSAMENDUAN. |
|
09:01-10:00 |
Humboldt-en ondarea Txillardegiren lanean. Herrigintza, kulturgintza eta euskalgintza berritzaile baten bidean. |
|
10:00-11:30 |
Joxe Azurmendi, Humboldten ikerlaria. Hizkuntzaren, kulturaren eta gizadiaren filosofiak. |
|
10:30-11:00 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
“Definitu ala definitua izan” Eztabaida irekia. |
|
15:00-16:00 |
Bisita Euskal Museoaren liburutegira.Funtsa ezagutu eta Humboldten lehen bi edizio erakutsiko dizkigute. |