Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Kaixomundua.eus gazteen gaitasun-digitalak sustatzeko proiektua da. Hezkuntza-proiektuaren helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da. Horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillerrean edo Lanbide Heziketan ikasten duten ikasleei zuzendutako proiektua da.
2018-2019 ikasturtean proiektu pilotoan parte hartu duten ikasleek webgune erreal bat sortu dute praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira. Gainera, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.
Ikastaroan Kaixomundua.eus proiektuak eskaintzen dituen baliabideak ezagutu, eta ikasgelan martxan jarri duten irakasleen esperientzia ezagutuko dugu aurkezpen eta foro irekiaren bitartez.
Ikastaro hau UEU eta .EUS Fundazioaren artean elkarlanean antolatu da.
Telekomunikazio Teknologien Ingeniaria, Masterra Industria Antolaketako Ingeniaritzan eta ikasketak Big Data eta Business Intelligence alorrean. Hori guztia ikasi eta gero, ikerketa laguntzaile gisa aritu zen Deustuko unibertsitateko Learning Lab laborategian eta orain TZBZ (Tazebaez) kooperatiban ari da. Dagoen lekuan ere Informatika eta Ingeniaritzaren ikasketei generoaren ikuspegitik bultzada bat eman nahian aritzen da.
Donostiako Berritzeguneko IKT programaren arduraduna.
Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza-Zientzietan lizentziaduna. Arteaz eta kulturaz jarduten du hainbat hedabidetan, hala nola, Berria egunkarian, Euskadi Irratian, eta Badok.eus atarian. Durangoko Azokako Ahotsenea proiektuko kidea ere bada.
Aurkezpenak eta mahai-ingurua.
Hezkuntzako profesionalentzat, irakasleentzat, eta oro har hezkuntzan teknologia berriak eta sormena uztartzeko grina dutenentzat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ongi etorria
|
|
09:15-10:00 |
Konpetentzia digitalak eskola-komunitatean.
|
|
10:00-11:00 |
Kaixo Mundua proiektua: konpetentzia digitala ikastetxean nola lantzeko estrategia.
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:45 |
Kaixo Mundua esperientzia: hezkuntzatik sormenera.
|
|
12:45-14:00 |
Foro irekia: Zalantza eta zailtasunei aurre egiteko metodoak
|