Udako Ikastaroak :: Informatika
Nork ez du entzun azken aldian Bitcoin hitza? Zer da ordea Bitcoin? Bitcoin, 2009an jaio zen kriptotxanpon bat da, Blockchain teknologiaren gainean eraikitzen dena. Bitcoin bezala, beste hainbat kriptotxanpon daude teknologia hau baliatuz eraiki direnak. Zer da ordea Blockchain? Aditu askok, Internetaren ondorengo iraultza ekarriko duten teknologiatzat jotzen dute.
Ikastaro honetan Blockchain teknologian sakondu eta kriptotxanponez haratago, Blockchainek dituen erabilerak ezagutzea da helburua. Baita, kriptotxanponen inguruan hausnartzea ere, azken finean, gaur egun teknologia honek duen erabilera ezagunena baititugu.
Bestalde, Blockchain-en inplementazio ezberdinak ere azalduko dira, teknologiak berak duen potentziala ikusarazteko asmoz. Zentzun horretan, Ethereumen sakondu eta aplikazio deszentralizatuen garapenean ere trebatuko gara.
Gaur egun Izertis-en Blockchaineko aditu bezala ari da lanean. Azken urteetan, lana eta ikasketak uztartu ditu. Blokchain teknologiaren jarraitzaile sutsua. Zibersegurtasuna eta sistema banatuak gogoko ditu, eta aplikazioen garapenean esperientzia badu, kriptografiarekin lotutako aplikazioetan bereziki.
Ikasleen maila eta erritmoen arabera garatuko da ikastaroa. Klase magistralak baino, hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira. Garapenak era tartea handia hartuko du, ikasle bakoitzaren mailara egokitutako erronkak planteatuz.
Informatika eta software munduan interesa eta ezagutza minimo bat duenari zuzendua dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1868348014
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: