Udako Ikastaroak :: Soziologia
Herrigintzaren inguruko azterketa eta hausnarketa pausatua egin nahi duen ikastaro eta, aldi berean, tailerra da. Plaza hutsa guztion artean hartu eta ekarpenez betetzeko ekimenaren baitan beste mugarri bat izan nahi du.
XXI. mendeak, Euskal Herriari aurkezten dizkion erronka berrien markoan, eta burujabetza eta demokratizazio prozesu baten baitan, euskalerrigintzaz birpentsatu eta imaginario berri baten sorkuntzarako eta artikulaziorako hausnarketa gune izatea nahi dugu.
Herrigintza aro berriaren paradigmen gaineko gogoeta bultzatu nahi da eta, horretarako, eremu ezberdinetan –euskalgintza, feminismoa, ekonomia soziala, hezkuntza komunitatea, kulturgintza, eta abar– eraikitzen ari diren proposamenen berri jaso eta elkargurutzabideez hausnartzea dugu xede.
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Kazetaria eta antropologoa. Jakin Aldizkariko zuzendaria.
Historiako ikasketak. Euskalgintzako hainbat erakundeetan aritua. Egun Euskal Herrian Euskarazeko kidea.
Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.
Ekonomian Doktorea, Irakaslea UPV/EHUn; 2011-2015 legealdian Ogasun Diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle-ohia. Parte-Hartuz Ikerketa Taldeko kide izandakoa. UEUkidea.
Ekonomialaria. Talaios kooperatiba eta Olatukoop-eko kidea.
Soziologoa,Lanki-Mondragon Unibertsitateko kooperatibigintzaren ikertegia.
Ikusentzunezko komunikazioan lizentziaduna. Hazitik Hozieko kidea (Baztango tokiko garaperako elkarte herritarra). Baztango alkatea
Telekomunikazioen ingenieritzan doktorea eta Sortuko Herrgintzako Idazkaria.
Irakaslea eta Hik Hasiko kidea.
Soziologian lizentziatua. Ikerkuntza tekniketan eta ikasketa feministetan masterra. Iratzar Fundazioko Kidea.
Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.
Ikastaroa parte hartze modu ezberdinez zeharkaturik egongo da. Jasotzeko eta entzuteko tartea egongo da, arlo ezberdinei buruz mahai inguru formatuetan. Eta era berean, edukietan sakondu, hausnartu eta kolektiboki eraikitzeko espazio eta denborak ere hartuko ditugu talde dinamika ezberdinak aurrera eramanez.
Egitarauan ikusgarri denez, herrigintzako esparru ezberdinen errealitatean sakontzeko parada izango dugu, patxadaz, eta bakoitzak bere ekarpena egiteko aukera izatea bilatuko da. Plaza hutsa, denon artean, kolektiboki, hausnartzen eta betetzen ikasiz.
Esan gabe doa, feminismoaren begiradaz blaiturik joango dela ikastaroa. Irakasleak gonbidatzerakoan begirada hori bilatu nahi izan dugu. Eta metodologiaren erabakiaren atzean ere, jakintza kolektiboa eraikitzeko ariketen erabilpenean, arreta berezia jarriko diogu begirada honi. Guztion ahotsei garrantzia eman nahi diogu.
Euskalerrigintzaren inguruan interesatuta egon daitekeen ikasle edo herritar ororentzat zuzendutako ikastaroa da. Ez da beharrezkoa inolako ezagutza maila zientifiko zehatzik. Helburua esparru ezberdinetatik iritziak eta ekarpenak jasotzea da eta ondorioz, berdin dio euskalgintza, kulturgintza, sozioekonomia edo herrigintzako beste esparruetan aditua edo aritua zaren. Ekarpen guztiak izango dira baliotsuak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Sarrera: egitarauaren eta helburuen azalpena. |
|
09:30-11:00 |
Mahaingurua: “Euskalerrigintza: aro berri baterako paradigma"
|
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Tailerra: “Euskalerregintzaren erronken eta imaginario berri(ar)en gaineko eztabaida”
|
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-16:00 |
Mahaingurua: “Aro berri baterako hipotesiak I. Euskalgintza eta kulturgintza aro berri baten aurrean” |
|
16:00-17:00 |
Tailerra: “Herri-gogo berria, zenbateko haustura eta zenbateko jarraidura?”
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Mahaingurua: “Aro berri baterako hipotesiak II. Esparru sozioekonomikoa aro berri baten aurrean'' |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:00 |
Tailerra: “Euskal Esparru Sozioekonomikoa artikulatzeko urratsak datozen urteetan”.
|
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-15:30 |
Ikastaroak eman duenaren bildumaren aurkezpena.
|
|
15:30-17:00 |
Ikastaroak eman duenaren balorazioa.
|
Taldea bete egin da (18-06-08, 7:30). Itxaron zerrenda sortu dugu, eman izena (ez egin ordainketarik) eta plazaren bat libratzen bada abisatuko zaitugu.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1868348013
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: