Udako Ikastaroak :: Informatika (software mailan)
Ansible sistemak eta aplikazioak automatizatzea ahalbidetzen duen tresna da. Modu erraz, estrukturatu eta berrerabilgarri batean sistema sinple zein konplexuak muntatzeko aukera eskaintzen du.
Horrela, Ansibleren erabilerari esker, lokalean (Docker, KVM, Vagrant), makina fisiko, birtualetan (oVirt/RHV,VMware) zein lainoan (Amazon AWS, Google Cloud Platform, Microsoft Azure, OpenStack) sistema berriak sortu, instalatu, kudeatu eta estandarizatu daitezke. Horretaz gain, lainoko zerbitzu ezberdinak, datubaseak, switchak, biltegiratze sistemak eta beste hainbat baliabide konfiguratu daitezke. Gero eta erabilera handiagoa du enpresetan sistemak eskuz aldatzeak izan ditzakeen arazoei aurre egiteko.
Ikastaro honetan Ansible eta automatizazioaren oinarriak ezagutzeaz gain, praktikan jarriko dira.
Sistema informatikoen kudeatzailea, aholkulari informatikoa eta software librean aditua. Egun Red Hat enpresako langilea. UEU kidea.
Formakuntza parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Irakasleak azalpenak zein adibide errealak emango ditu eta horri lotutako zenbait praktika proposatuko ditu. Horrela, ikasleek eginez ikasiko dute.
Sistema kudeatzailea, garatzaile edo informatika munduan dabilen edonori zuzendua.
Partaideek beraien ordenagailu eramangarria ekarri dezakete, Linux banaketa eguneratu batekin (gutxienez Ubuntu-16.04, Fedora-25 edo Debian 9). Ikasgelan internetera sarbidea egongo da.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1768348016
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: