Udako Ikastaroak :: Literatura
Ikastaro honek literatura-ikertzaileak, literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak Literatur Teoria Feminista eta Literatur Kritika Feministara hurbiltzea du helburu nagusi, betiere euskal literaturaren esparruan egin diren ekarpenak gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:
Lehenik, Literatur Teoria Feministaren korronteak eta joerak aurkeztuko dira, eta aldi berean, euskal literaturaren esparruan Literatur Kritika Feministak eginiko urratsen berri emango da.
Bigarrenik, euskal literatur esparruaren alderdi zenbait Literatur Kritika Feministaren ikuspegitik aztertuko dira: bitartekaritza (literatura kritika prentsan), egiletza, tematikak, testuaren errepresentazioak...
Hirugarrenik, idazleen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, haien lekukotzak mahai-inguru batean entzunez.
Ikastaroaren koordinatzaileak: Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano.
Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.
Idazlea. Literaturan doktorea. Bordeleko Unibertsitateko ikertzailea.
Literatur kritikaria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Euskal Filologian doktoratu zen 2013an eta euskal literatura garaikideari buruzko hainbat lan plazaratu ditu. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu irakasle.
Literaturan doktorea. EHUko irakaslea. Gara egunkariko kolaboratzailea.
Idazlea. Kazetaria. Metrokoadroka kolektiboko kidea.
Idazlea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
Literaturan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Idazlea.
UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
Idazlea, kazetaria, Historian lizentziaduna.
Ikastaro honek bi helburu nagusi ditu:
Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, Literatura Teoria Feministaren joerez jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, euskal literatur esparruko hainbat alderdi (testua, sortzailea, harrera, bitartekaritza…) eta hainbat kasu zehatz aztertuko ditugu Literatura Kritika Feministaren argitan. Azkenik, idazle zenbaiten esperientzien berri izango dugu.
Literatura-ikertzaileak, literatura-irakasleak, literatura-eragileak, literaturazaleak eta kritika feministan interesa duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Genero Ikerketetatik Literatur Teoria Feministara. |
|
10:00-11:30 |
Testu lantegia: Euskal Literatura eta Literatura Kritika Feminista. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena. |
|
12:00-13:00 |
Literatur testua eszenatoki gisa. Egiletza, generoa eta gorputza. |
|
13:00-14:00 |
Antzerkia eta genero-eraikuntzak. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Gerra Zibila euskal eleberrian eta genero-irudikatzeak. |
|
10:00-11:00 |
Identitatearen aniztasuna eta emakumezko protagonistak semiotika feministaren eraikuntzan. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:30 |
Emakumezkoen irudikapena Joseba Sarrionandiaren 1981-2001 bitarteko poesia eta prosa lanetan. |
|
12:30-14:00 |
Mahai-ingurua: Sorkuntza literarioa eta begirada feministak.Gonbidatuak:
|
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1768348011
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: