Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa
Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalok web semantikoaren erronkei egokitu behar dizkiegu informazioaren kudeaketarako prozedurak eta lanabesak.
Euskal Herrian hainbat proiektu garatu dira software libreko erremintak erabiliz. Erronkak, aukerak eta proiektu zehatzen gorabeherei buruzko hausnarketarako aukera izan nahi du bilkura honek.
Ikastaro hau ALDEErekin (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkarlanean antolatu da.
UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea/ikerlaria. UEUko zuzendari-ohia. UEUkidea.
ALDEEko kidea. Mondragon Unibertsitateko liburutegia.
Bilboko Udal liburutegien sarea.
Tabakalera Ubik sorkuntza liburutegia.
Web semantikoa.
Informazioaren kudeaketaren prozedurak egokitzea.
Software libreko tresnak
Proiektuak:
Ikastaro hau hitzaldi ezberdinez osatua egongo da. Guztira 4 hizlari parte hartuko dute, bakoitzak 50 minutuko aurkezpena egingo du eta ostean eztabaidarako eta hausnarketa kolektiborako tartea ere egongo da.
Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalak eta ikasleak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ongi etorria eta aurkezpena. |
|
09:30-10:10 |
Informazioaren kudeaketarako software libreaIkusi hemen aurkezpena. |
|
10:20-11:10 |
Bilboko Liburutegi digitala.Ikusi hemen aurkezpena |
|
11:10-11:40 |
Atsedena. |
|
11:40-12:30 |
Tabakalera-UBIKIkusi hemen aurkezpena. |
|
12:30-13:30 |
OndareBideakIkusi hemen aurkezpena. |
|
13:20-14:00 |
Galderak eta eztabaida.
|
Jardunaldia bukatu ondoren, bazkaria egingo da hizlari eta partehartzaileekin, besteak beste, inpresioak partekatu, harremanak sendotu eta etorkizuneko elkarlanei buruz hitz egiteko.
Bazkaria matrikula prezioaren barne dago.