Jardunaldiak :: Zoologia
Jardunaldi hau Saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian.
Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, Europan hainbat Nazioarteko Hitzarmen eta Arteztarauetan aipamen berezia egiten zaie (Bernako Hitzarmena, Habitat Arteztaraua,…). Egoera horren erakusle da Euskal Erkidego Autonomoan bi mehatxu kategoria gorenekoren batean katalogatutako 15 ugaztun espezietatik 11 saguzarrak izatea.
Biologian doktorean. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.
Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.
Biologian doktorea. Granollerseko natur zientzien museoko ikerlaria, kiropteroen ikerketa arloan.
Biologian doktorea. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.
Biologian lizentziatua. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.
Biologian lizentziatua. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Ikerlaria. UEUkidea.
Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea izanik, Naturaren kudeaketan eta Lurralde-Antolamenduan aritzen diren teknikariek ezinbestean hartu behar lituzkete aintzat saguzarrak. Gainera, gero eta herritar gehiago dago gure dibertsitate biologikoaz kezkatuta eta saguzarretaz interesatuta. Animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da mintegi honen helburu nagusia. Izan ere, saguzarren gaueko jardunak, babesleku askotan ezkutatzeak eta gizakiaren belarrirako entzungaitz diren ultrasoinuen erabilerak adituen esku utzi du luzaroan espezie hauenganako ikasketa. Egun baliabide teknologiko eta ezagumendu-maila nahikoa dago ugaztun-talde honen azterketa publiko zabalaren esku uztea ahalbidetzen dituenak.
Ikastaro teoriko praktikoa izango da.
Jardunaldi hau saguzarren biologian sakondu nahi duen orori bideratuta dago, bereziki Natura zaintzean eskumena eta ardura duten erakundeetako teknikari eta langileei eta Naturaren kontserbazio eta zaintzan aritzen diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako partaideei zuzenduta.
Informazioa gehiago:
Ekainak 8 eta ekaina 9ko afariak prezioan jasota.