Jardunaldiak :: Informatika, Internet
Proposatzen dugun solasaldia abenduaren 2an izango da, euskararen egunaren bezperan, eta Donostiako Euskara Patronatuak bultzatutako "nik ere euskaraz" ekimenaren barne kokatzen da.
Solasaldian gure egunerokotasunean barneratu ditugun hainbat kontzepturen bueltan arituko gara: Internet, komunitatea, IKTak, sare sozialak.... Izan ere, tresna teknologikoak gure bizitzako hainbat eremutan erabiltzen ari garen honetan, euskararen erabilpena sustatzeko eta bere presentzia areagotzeko hainbat ekimen bultzatu dira.
Ekimen horien inguruko hausnarketa egin nahi dugu, aktibismoaren ikuspuntutik, euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertuz eta laguntzeko aukerak zabalduz.
Solasaldirako gonbidatuak:
UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea/ikerlaria. UEUko zuzendari-ohia. UEUkidea.
UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Informatika ingeniaria. PuntuEus Elkarteko kidea.
Arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea eta Aldiri aldizkariko zuzendaria. Euskarazko wikipediako kidea.
@Talaioskoop-eko kooperatibista. @Koop57_EH-ko kidea. Garatzailea, hacktibista eta hedabide kolaboratzailea.
Twitter: @teketen
Informatikan ingeniaria. Software libre garatzailea.
Helburu nagusi bi planteatzen ditugu:
Eta horretarako, ezinbestekoa izango dugu:
Solasaldi informala izango da.
Gai proposatzaile edo bideratzaile bat egongo da, Iñaki Alegria. Proiektu ezberdinak bultzatu edo kudeatzen duten arduradunak euren esperientzia partituko dute parte hartzaileekin, eta horietatik abiatuz, aukera berrietaz, erronketaz, eta beharrezko laguntzaz, besteak beste, hausnartu ahal izango dugu.
Gaian interesa duen edonori.
Parte hartzea libre izango da.
Donostiako Kafe Antzokia (DOKA)