Jardunaldiak :: Artea , Bideoa, Ikuskizunak, Antropologia, Komunikabideak, Soziologia

HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 24a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 24a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Online. Online
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urtarrilaren 23a

UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrera pausu bat da  urtarrilaren 24an irekiko den Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta  2020an  Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez." izango da. Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Hiru ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.

Ekimen hau Errenteriako udalak babesten du, Humanitate Digitalen lerroaren baitan.

Babeslea: Errenteriako udala

 

JARDUNALDIAN PARTE HARTZEKO:

  • Jardunaldi honen gune birtuala hemen aurkituko duzu.
  • Bertara sartzeko epea: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 24ra izango da.
  • Gunean sartzeko erregistroa burutu beharko duzu.
  • Asinkronoa denez, nahi duzunean eta nahi beste alditan sartu zaitezke, ekoizpenak ikusi eta entzun zein bertatik sortuko den hausnarketa eta elkarrizketetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Edukiak

Honako gai hauek aurkeztuko dira:

Metodologia

Jardunaldi asinkronoa izango da. Erakusketa digital formatora ekarrita, parte hartzaileek proposatutako eduki-ekoizpenak ikusteko aukera izango  dute, bai eta horiei loturiko material osagarria.

Elkarrekintza online izango da Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen bitartez.

Erakusketa/jardunaldia hilabetez egongo da zabalik eta parte hartzaileek nahi duten guztietan sartu ahal izango dira bertara.

Matrikulaziorako argibideak

Egunean bertan (urtarrilaren 24an) eta erakusketa irekita dagoen bitartean (hilabeteko iraupena izango du) ingurune digitalera sartzeko aukera izango da.

Hau da erakusketarako sarbidea.

Jardunaldiaren parte hartze ziurtagiria jasotzeko gune birtualean aurkituko duzun formularioa bete beharko duzu. Ziurtagiriak eskatzeko epea martxoaren 24a izango da eta ziurtagiriak apirilaren 20rako bidaliko dira.