Jardunaldiak :: Ekonomia

Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra. Htik BIOra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.50 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 20.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko urriaren 21a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko azaroaren 24a

Duela bi urte Donostian hasitako ibilbideari jarraipena emanez; aurten Bilbon, UEU, Ekonomisten Euskal Elkargoa eta UPV/EHUren arteko lankidetzatik abiatuta Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra burutuko dugu, Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara) lelopean.

Goizeko saioan eta ongi etorriaren ondoren, ohitura dugunez, ekonomialari euskaldun bat omenduko dugu. Kasu honetan, Federico Krutwig (1921-1998), bere mendeurrenean. Hiru ponentziatan Vasconia (1963) eta Computer Shock (1984) liburuetan egin zizkigun ekarpenak aztertuko ditugu.

Hitzaldi nagusian, ohorezko gonbidatu batek, pil-pileko kontuak jorratuko dizkigu: energia, klima aldaketa, eredu ekonomikoa… beti ere entzuleen parte hartzera irekita.

Horren harira hazkunde-desazkunde eztabaida, garapen iraunkorrerako helburuekin lotuta. Genero ikuspegiak ere izango du bere tartea, lan merkatuan edota enpresetako administrazio-kontseiluetan dagokeen berdintasunaz hausnartuz.

Bazkalostean, bi sakontze tailer praktiko izango ditugu. Aukeran, bata antzinako euskal ekonomiaren izaera kolektibistaz eta bestea ekonomia alternatiboaz, euskal kooperatiba modernoen bidez.

Hirugarren Biltzarrerako hitzorduarekin amaituko dugu egun luze bezain mamitsu hau.

 

 

Irakasleak

  • Maialen Aginagalde Catalán
  • Oskar Arantzabal Iraeta

    (Eibar, 1967) ekonomilaria, enpresa zientzietan lizentziatua eta nazioarteko marketinean masterduna (Strathclyde University, Glasgow). Esportazio laneko jardunean.

    UEUn argitaratua: ''Lurraldearen dimentsioa estatuaren eraketan'' in ''Euskal estatuari bidea zabaltzen. Lurraldea eta sozioekonmia'' (2012).

  • Baleren Bakaikoa Azurmendi

    Ekonomia Aplikatuan katedraduna, urte askotan unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendaria. UEUkidea.

  • Iñaki Dorronsoro Plazaola
  • juan inazio hartsuaga uranga
  • Vicente Ataulfo Huici Urmeneta
  • Izaskun Ipiñazar Petralanda
  • Beñat Irasuegi Ibarra

    Talaios Kooperatiban lanean, Olatukoop. Twitter: @birasuegi

  • Maria Martínez Enguita
  • Patricia Peinado Martinez
  • Xabier Renteria Uriarte
  • Ainhoa Saitua Iribar
  • Mº Estrella Sanchez Corchero

Edukiak

EGITARAUA

>>>Ikusi hemen jardunaldiaren  bideoa

09:00-09:30  Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-09:45  Ongi etorria (Oteiza aretoa)

09:45-10:45 Krutwigen mendeurrena: Bere ekarpenak euskal ekonomiari

  • Oskar Arantzabal (UEUko Ekonomia Saila):  Vasconiaren berrirakurketa ekonomikoa. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Baleren Bakaikoa (UEU): Computer Shock eta ekonomiaren egoera berrirantz. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Vicente Huici (soziologoa, S4SN, Chicagoko Unibertsitatea): Zoon elektronikón eta cybertariat. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena

10:45-11:30  Hidrogenotik bioekonomiara (Htik BIOra)

11:30-12:00 Atsedenaldia (Etxepare gela)

12:00-13:00 Hazkundea eta desazkundea (Oteiza aretoa)

  • Iñaki Erauskin (Deusto): Hazkundea. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Ainhoa Saitua (UPV/EHU): Planeta babestu behar dugu. Ingurumen arloko informazioaren kudeaketa. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena
  • Izaskun Ipiñazar (UPV/EHU): Jasangarritasunari buruzko adierazleak enpresen arlo soziala eta aginte ona hobetzeko. >> Hitzaldian erabilitako aurkezpena

13:00-14:00 Genero ikuspegia

  • Patricia Peinado (UPV/EHU): EAEko genero desberdintasunen bilakaera lan merkatuan (2002-2020).
  • Maria Martinez (UPV/EHU): GIH, Administrazio-kontseiluetako genero berdintasunaren gaineko informazio dibulgazioa.

14:00-15:30  Bazkaria

15:30-17:30  Tailerrak

A tailerrra: Krutwig eta ekonomia dolmenikoa (Barandiaran gela)

"Antzinako euskal kolektibismoa"

  • Juan Inazio Hartsuaga (antropologoa)
  • Xabier Renteria (UPV/EHU)

B tailerra:  Ekonomia alternatiboa (Elhuyar gela)

"Euskal kooperatibismo modernoa"

  • Moderatzailea: Irati Cifuentes (Mugarik gabeko ekonomialariak)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus, (Oihana).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa

BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Prezioa: 20,00€.
  • Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 22a.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.