Jardunaldiak :: Artea

Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 20a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 11a

Humanitate Digitalek Euskal Herrian egindako ibilbidea nahiko gaztea den arren, ekarpen mamitsuak eskaini dizkiote jada gure kultura eta gizarteari. Hala, giza zein gizarte zientzia tradizionalei lehen pentsaezinak ziren bideak zabaldu dizkiete.

Artean ere, bai historian, bai sorkuntzan, ezagutza digitalek mundua ikusi eta ulertzeko genuen modua eraldatu dute. Are gehiago, genero ikuspegi batetik berdintasunerako bidean lan egin eta ikertzeko aukera berriak sortu dituzte; horren adibide dugu UEUk eta EWKEk babestutako Emartistak proiektua.

Gauzak horrela, aldaketen garai honetan etenaldi bat egitea proposatzen dugu. Humanitate digitalen eta teknologia berrien inguruko hausnarketa sustatzea da gure nahia, solasaldien bitartez ideiak partekatzeko tartea sortuz. Horretarako, alor horretan garatzen ari diren euskal proiektu eta sortzaileak gizartearekin lotuko ditugu.

Zein eragin dute Wikipediak eta Wikimediak euskal artisten jendarteratze prozesuetan? Zer aukera eskaintzen dituzte tresna horiek genero berdintasunean oinarritutako artearen historia garatze aldera? Zer nolako erronkei egiten diegu aurre artisten gordailuak sortzean? Nola baliatzen dituzte teknologia berriak artistek beraien sorkuntza-lan eta prozesuetan?

Urriaren 16an galdera horien inguruan hausnartzeko “Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea“ jardunaldia ospatuko dugu Errenteriako Lekuona Fabrikan, eta, bertan, sarean lanean dabiltzan zenbait ekimenetako kideekin eta teknologia abiapuntu duten artistekin elkartuko gara. Zehazki, bi ildo nagusiren inguruan antolatuko da goiza:

  • Ezagutza libre berdinzalea: artista eta gizartearen giltzarri
  • Artistekin teknologia eta sorkuntzari buruz solasean

Gainera, jardunaldiaren ostean, material gehigarria batuko dugu partaideek eskura izan dezaten.

>>> Eskuratu hemen jardunaldiaren EGITARAUA ETA PROGRAMA

.

Elkarrizketa: Emartistak proiektuko Marina Arranz eta Maite Luengo kideei elkarrizketa: ‘Humanitate Digitalak eta teknologia berriak artearekin jarri nahi ditugu harremanetan’

Metodologia

Hizlari bakoitzak 20 minutuko aurkezpena egingo du. Multzo bakoitzaren bukaeran, publiko zein beste kideen galdera eta eztabaidarako 30 minutuko tartea egongo da.

Nori zuzendua

  • Humanitate digitalen arloan aritzen direnei.
  • Humanitate eta arte alorretako ikasleei zein irakaslei.
  • Artistei.
  • Ikertzaileei.
  • Genero eta berdintasun gaietan interesa dutenei.
  • Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2021-10-16
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:15

Sarrera.

  • Xabier Landabidea (UEU, HDgunea) >> Ikusi aurkezpen bideoa.
  • Galder Gonzalez (EWKE) >> Ikusi aurkezpen bideoa.
10:15-11:45

1.atala: Ezagutza libre berdinzalea: artista eta gizartearen giltzarri.

10:15-11:15  Aurkezpenak:

11:15-11:45  Elkarren arteko solasaldia eta galderak.
>>> ikusi atal honen bideoa: Emartistak 1.atala
11:45-12:15

Atsedena

12:15-13:45

2.atala: Artistekin teknologia eta sorkuntzari buruz solasean

12:15-13:15 Aurkezpenak

13:15-13:45 Elkarren arteko solasaldia eta galderak

>>> Ikusi atal honen bideoa: Emartistak 2.atala

13:45-14:00

Itxiera eta agurra.