Jardunaldiak :: Artea , Ikuskizunak, Musika, Zinema
>>> Ikusi hemen Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa jardunaldien Antolaketa Batzordeko kideen lantaldea sortzeko gonbidapena.
.
Nola sozializatzen gara kulturgintzan eskolaz kanpo?
2018ko urrian ehun lagunetik gora bildu ginen Azpeitin ‘Sormenean Hezi, Kulturan bizi’ I. jardunaldian. Jardunaldiok antolatzeko abiapuntua argia zen: euskal kulturgintzaren transmisioan ( ezagutzan eta praktikan) etena eman da. Ondorioz euskal kulturgintzaren transmisioa ez dago bermatuta hezkuntza arautuan, hezkuntza ez-arautuan eta familia edo etxe giroan.
Azpeitiko jardunaldiak hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioaren egoeraren erradiografia egin eta Euskal Herri osoan elkarrekin aritzeko prest leudekeen eragileak identifikatzeko antolatu genituen. Jardunaldi haietatik sortu zen gaur egun lanean ari den Euskal Herri osorako ikuspegia duen lan-talde bat.
Abiapuntu eta helburu berberekin antolatu ditugu 2021eko urria eta azarorako II. jardunaldiok:
1.- Abiapuntua
Hezkuntza araututik kanpo euskal kulturgintzaren transmisioaren ( ezagutza eta praktika ) egungo egoera esperientzia praktikoetatik ezagutu nahi dugu. Egunerokoan gorpuzten diren esperientzia praktiko horien lagungarri, marko teoriko bat proposatu nahi dugu, zeina honako bi galderak hausnartuta osatu asmo dugun: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?
2.- Helburua
Jardunaldiotatik Euskal Herri osorako ikuspegia duen lan-talde bat osatu nahi dugu, zeinak euskal kulturgintzaren transmisioa ( ezagutza eta praktika ) eskolaz kanpo nola bermatu genezakeen aztertu eta proposatuko duen.
Jardunaldi hau UEUk, Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
LAUDIOko jardunaldia.Tokia: Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudio) mapa Egitaraua: 09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa. 09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria.
10:00-10:30 1.aurkezpena: Musika eta Literatura:
10:30-11:00 2.aurkezpena: Komikigintza.
11:00-11:30 Atsedena 11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.
12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.
.
>>> Ikusi hemen jardunaldiaren grabaketa: EKST21-Laudio
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
SENPEREko jardunaldiaTokia: Larraldea (Senpere) mapa Egitaraua: 09:00-09:30 - Harrera eta dokumentazio banaketa. 09:30-10:00 - Sarrera eta ongi etorria. 10:00-10:30 - 1.aurkezpena: Ikusentzunezkoak.
10:30-11:00 - 2.aurkezpena: Literatura.
11:00-11:30 - Atsedena 11:30-12:30 - Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.
12:30-13:30 - Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
LESAKAko jardunaldia.Tokia: Harriondoa Kultur Etxea (Lesaka) mapa Egitaraua: 09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa. 09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria.
10:00-10:30 1.aurkezpena: Antzerkia.
10:30-11:00 2.aurkezpena: Dantza.
11:00-11:30 Atsedena 11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.
12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
AZPEITIko jardunaldiaTokia: Sanagustin Kulturgunea mapa Egitaraua: 09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa. 09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria.
10:00-11:00 2.aurkezpena: Kulturgintza soziala.
11:00-11:30 Atsedena 11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.
12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.
13:30-14:00 Sormenean hezi, kulturan bizi II. jardunaldien ondorioak eta aurrera begirakoak.
.
>>> Ikusi hemen jardunaldiaren grabaketa: EKST21-Azpeitia
|
Jardunaldi bakoitzean izena emateko, egin klik egitarauan dagoen estekan.
Jardunaldi guztietan parte hartzeko, banan-banan egin behar da izen ematea.
Informazio gehiago: i.iciar@ueu.eus / +34 943821426 (Irati)
.