Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura: Euskal Autoritateak finkatze bidean.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 1a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Osteguna. 10:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 28a

Liburutegietako dokumentuen katalogatzeko frantses autoritateak Frantziako Liburutegi Nazionalak (BnF) finkatzen ditu edo espainiar autoritateentzat Espainiako Liburutegi Nazionalak (BNE). Aldiz, euskal autoritateentzat ez dago funtzio hori betetzen duen gisa horretako erakunderik. Ondorioz, profesionalentzat beharrezkoa den informazioa sakabanatua da, desberdina, osatugabea, inkoherentea. Hutsuneaz jabetuta, EAL-Euskal Autoritateen Lantaldea lantalde profesionala sortu da eta duela lau urtetik hona ekin dio euskal autoritateak finkatzeko lan bati. Ikastaro honen bidez nahi dena da, batetik, egoeraren diagnostikoa egitea; bestetik, biblioteka, dokumentazio zentro eta gaia jorratzen duten gainerako ekimenen kasuak ezagutzea; hirugarrenik, EAL lantaldearen egitasmoa publiko egitea, lanketarako erabili duen metodologia eta landu dituen irizpideak ezagutzera emanez; eta, azkenik, euskal autoritateen inguruan lanean ari garenok elkartu, esperientziak, arazoak eta iritziak trukatu eta etorkizunean jorratu beharreko bidea marraztu eta adostea.

Jardunaldi hau UEUk, ALDEEk, Baionako Mediateka-Bilketak eta ASNABIk elkarlanean antolatu dute.

    

    

Irakasleak

  • Irene Arrarats Lizeaga
  • Iñaki Arrieta Baro

    Euskomedia Fundazioa

  • Mikel Elorza Solis

    Susa argitaletxeko kidea eta Armiarma.com egitasmoko arduraduna da.

  • Nere Erkiaga Laka
  • Pruden Gartzia Isasti

    Euskaltzain urgazlea, Historialarian doktorea eta UEUkidea.

  • Galder Gonzalez Larrañaga

    Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)

  • Roberto Kerexeta Zulaika
  • Maite Lopetegi Campano

    Donostiako Udal Liburutegia

  • Oihane Oliveri Korta
  • Marie Andrée Ouret

    Baionako Mediateka

  • Idoia Sobrino López
  • Amaia Torrealday Gallarreta
  • Eguzki Urteaga Olano

    Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Euskal autoritateak euskaratik eta euskaraz sortzea, Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren hutsunea betetzeko asmoz.
  • Euskal autoritateak irizpide koherente, propio eta profesionalik gabe egotearen diagnostikoa egitea.
  • EAL-Euskal Autoritateen Lantaldearen proiektuaren berri xehea eragile guztiei ematea.
  • Euskal autoritateen inguruan lanean ari garenok elkartzea, esperientziak, arazoak eta iritziak trukatzea eta etorkizunean jorratu beharreko bidea marraztu eta adostea.

Metodologia

Zazpi ponentzia labur (15na minutukoak), aurkezpen luzeago bat (ordu erdikoa) eta ordu eta erdiko mahai-inguru baten bidez. Tartea ere izango da entzuleek iritzia eman eta galderak egiteko.

Nori zuzendua

Batetik, euskal autoritateak dituzten katalogoekin lan egiten duten profesionalak eta, bestetik, oro har, autoritateen kontrolaren inguruan interesa izan edo lan egitea egokitzen zaien gainontzeko profesionalak.

Egitaraua

2021-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:15

Agurra eta ongi etorria.

  • Antolatzaileak: UEU, ALDEE, ASNABI, Baionako Mediateka-Bilketa.

Dinamizatzailea: Lore Agirrezabal, Kazetaritzan lizentziatua, ALDEE elkarteko kudeatzailea.

10:15-10:30

Pausorik pauso: Euskal autoritateen kasuaren diagnostikoa.

  • Idoia Sobrino López, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa diplomaduna. Liburuzaina eta ASNABIko kidea. @sobrinson eta @ASNABI (Twitter) /ASNABI.AsociacionNavarradeBibliotecarixs (Facebook)
  • Idoia Sobrino López
10:30-10:45

Guretik: Liburutegi eta dokumentazio munduaren egoerak, euskal autoritateeri begira - Azkue Biblioteka.

  • Pruden Gartzia, Historian doktorea, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekaren zuzendaria. @Errekaldeberri (Twitter)
10:45-11:00

Guretik: Liburutegi eta dokumentazio munduaren egoerak, euskal autoritateeri begira - Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

  • Nere Erkiaga, Dokumentazioan lizentziatua, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea.
  • Nere Erkiaga Laka
11:00-11:15

Guretik: Liburutegi eta dokumentazio munduaren egoerak, euskal autoritateeri begira - Literaturaren Zubitegia (Armiarma).

  • Mikel Elorza, Abokatua, Susa argitaletxeko kidea, Armiarma egitasmoaren koordinatzailea.@Mikelelorza (Twitter)
11:15-12:00

Atsedenaldia.

12:00-12:15

Haratago: gizarteratzerakoan zer? - Berria.

  • Irene Arrarats Lizeaga, Historia-lizentziaduna, BERRIAko euskara-arduraduna, Euskaltzain urgazlea.@ulaiar (Twitter)
  • Irene Arrarats Lizeaga
12:15-12:30

Haratago: gizarteratzerakoan zer? - Euskal Wikilarien Elkartea.

  • Galder Gonzalez Larrañaga, Geologian lizentziatuta EHUn, Primatologian masterra Bartzelona Unibertsitatean, Euskal Pentsamendu Kritikoa XX eta XXI. mendean masterra UEUn. Euskal Wikilarien Kultura Elkartean hezkuntza programaren arduraduna.

@theklanB (Twitter)

12:45-13:15

EAL egitasmoa: Euskal Autoritateen Lantaldearen egitasmoaren aurkezpena.

  • Oihane Oliveri, Historian doktorea EHUn, HABE Liburutegiko liburuzain teknikaria. @OihaneOliveri (Twitter)
  • Marie-Andrée Ouret, Informazio eta dokumentazioan masterra. Media numerikoetan masterra. Bilketa euskal funtsen programaren arduraduna, Baionako Mediatekan. @MaOuret (Twitter) / www.facebook.com/marieandree.ouret
  • Oihane Oliveri Korta
  • Marie Andrée Ouret
13:15-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:15

Euskal autoritateen gaia Renoko Euskal Liburutegitik begiratuta.

  • Iñaki Arrieta Baro, Historia lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Eusko Ikaskuntzetan unibertsitate aditua EHUn. Dokumentazio Kudeaketan agiriduna Universitat Oberta de Catalunyan. Artxibo Digitaletan aditua Society of American Archivists-en. Renoko Jon Bilbao Basque Library-ko arduraduna (ttps://www.facebook.com/BasqueLibrary/)
  • Iñaki Arrieta Baro
15:15-16:45

Euskaratik bidea eginez: Mahai-ingurua.

  • Eguzki Urteaga, Soziologian Doktorea, Historian lizentziaduna, Soziologiako Irakaslea EHUn. http://www.eguzkiurteaga.net / @EguzkiUrteaga (Twitter)
  • Maite Lopetegi, Batxilergoa, EIZIEko NorDaNor-Euskal itzulpengintzaren datu-baseko kidea. @mailiburu (Twitter)
  • Amaia Torrealday, Ikus-entzunezko komunikazioan eta Dokumentazioan lizentziatua, Liburuzaina Mondragon Unibertsitateko Bibliotekan.
  • Roberto Kerexeta Zulaika, Historian lizentziatua, EHU. EJko Hezkuntza Saileko EIMA Katalogoan liburuzain-dokumentalista teknikaria.
  • Eguzki Urteaga Olano
  • Maite Lopetegi Campano
  • Amaia Torrealday Gallarreta
  • Roberto Kerexeta Zulaika
16:45-17:00

Jardunaldiaren amaiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.